Norentzat da Berbalagun?
Euskara ikasleentzat. Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera. Lasai hitz egiteko konfiantzazko guneak behar dituenarentzat. Norekin hitz egin ez baduzu edo euskara apur bat herdoilduta baduzu, zuretzat ere badago lekua Berbalagunen. Euskaldunentzat. Euskaraz bizi bazara eta euskararen aldeko boluntarioa izan nahi baduzu edo euskaraz gehiagotan egin nahi baduzu, hemen duzu aukera.