Euskara Udaletxean

 

Portugaleteko Udalbatza Osoak 2014ko otsailean onetsi zuen udal barneko Erabilera Plana, zeinek hizkuntza sustatzeko ekintzak baitakartza, euskara zerbitzu eta lan hizkuntza ere izan dadin.

Udal barneko eremu horretan garatu da Eralan 3 ikerketa-interbentzioa. Horretarako, Portugaleteko Soziolinguistika Klusterrarekin izenpetu du lankidetza-hitzarmena eta, era berean, Ahize-AEKren aholkularitza eta laguntza eduki du.

Eralan 3 proiektua beste entitate batzuekin batera garatu dugu; besteak beste tartean daude Mondragon Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bortzirietako Mankomunitatea eta Lasarte-Oria, Eibar, Bermeo eta Zumaiako udalak.

Procomunaren ideiari helduta, Eralan 3: Herri administrazioetako erabilera planak berritzen izeneko proiektuaren helburu nagusia da herri administrazioetako euskara planak berritzeko, hizkuntza lidergoaren bitartez, kudeaketatik elkarrekintzara jauzia egitea.

Zehatzago, Portugaleten asmoa izan da hizkuntza irizpideak ezarri eta errotzea, zenbait pertsona erreferentzial aktibatuz eta lidergo kateak artikulatuz.

Interbentzioa 2013an garatu zen eta bost saiotan hurrengo aldagaiak landu ziren:

  • Portaera eredugarriak sustatzea, administrazioan bere rolean boterea eta eragin-esparru handia dutenen artean.
  • Administrazioaren udal agente guztien lidergo kateak artikulatzea: arduradun politikoak, euskara teknikariak, sindikatuak, langileak...
  • Euskara teknikarien rola birdefinitzea: aktibatzea, jabekuntza, diskurtsoa.

Oro har, egindako lana positiboa izan da bai Ahize-AEKrentzat baita Udalarentzat ere. Xede taldeko partaideak gustura aritu dira eta saio guztietako balorazioa oso positiboa izan da:

  • Jabekuntza landu behar da, baina Portugaleteko udal langilea, oro har, euskaldun berria da, helduaroan euskaldundutakoa, eta askok 2. HE du euskara maila egiaztatzeko. Beraz, gaitasun aldetik hutsuneak ditu oraindik.
  • Kezkak oro har hauexek dira: deserosotasuna, segurtasun falta, lotsa, beldurrak, zuzentasunaren mamua, lan karga (euskaraz lan bikoitza), ohiturak aldatzeko zailtasuna, elebakarrari gehiegizko errespetua...

Interbentziotik halako ondorioak atera ditugu

  • Eralanek abiapuntua markatu du; hasiera da.
  • Udalak eta bere izenean, arduradun politikoak batez ere, baina baita langileak ere, eredugarriak izan behar dutela herritarraren aurrean.
  • Aldaketarako konpromisoa adierazi dute.
  • Beldurrak uxatzeko ausardia behar dela eta konfort egoeratik ateratzea beharrezkoa dela. Era berean, jarrera proaktiboa gakoa dela: ezin dugu besteen borondatepean utzi norberak egin dezakeena.

Hona hemen horren guztiaren gaineko prentsaurrekoa Tele 7n

Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00