Kale izenak aztergai

Gaur egun indarrean daukagun Euskara Planari jarraiki (2014-2017 ESEP, 2014ko otsailean onartua), martxan jarri dugu herriko kaleen izenak normalizatzeko eta estandarizatzeko prozedura.


Lehenengo eta behin, Eudelek (Euskadiko Udalen Elkartea) eta Euskaltzaindiak Euskadiko toponimia txikia ikertu eta estandarizatzeko izenpetu duten hitzarmenaz baliatuta, Euskaltzaindiko Onomastika Atalak dokumentu bi helarazi ditugu eta biak erantsi ditugu pdf banatan.


Lehenak kale izenak hautatzeko eta idazteko irizpideen gomendioak dakartza eta bigarrenak Euskaltzaindiaren proposamena Portugaleteko kale izendegirako.

Udalaren Euskara Zerbitzuak dokumentu biok aztertuta, Udalaren proposamena landu du. Hemen duzue aztergai.


 Euskaltzaindiaren irizpidea (1.go eranskina) (PDF 61KB)

 Euskaltzaindiaren proposamena (2. eranskina) (PDF 114KB)

 Udalaren proposamena (3.eranskina) (PDF 321KB)

Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00