Euskaraldia

Euskaraldia 2020

Dakizuenez, Euskaraldiaren lehen edizioa 2018an izan genuen azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Lehen edizio horren emaitzak agiri honek biltzen ditu:


 Euskaraldia zenbakitan (PDF 722 KB)


Horren ostean, antolatzaileen beste bi txostenek azaldu ziguten, bateko, nolakoa izango den 2020ko edizioa eta, besteko, nola hasi behar dugun prestaketa lanetan 2019. honetan:


Euskaraldia ariketa soziasaren 2. edizioa (2019-2020) (PDF 127 KB)


Euskaraldia entitateetan gauzatzeko ikuspegi estrategikoa (PDF 96 KB)

Prestaketa lanei begira, Euskaraldiaren Portugaleteko Batzordea, herritar guztien parte hartzerako zabalik dagoen taldea, hasi zen jardunean eta bere lehen topaketa egin zuen urriaren 9an (asteazkena) Santa Claran. Hona hemen bilera horren akta:


EUSKARALDIA Portugalete AKTA 2019-10-09 (PDF 90 KB)

Beste gai beste zirela, Euskaraldiaren Portugaleteko Batzordeak erabaki zuen beste bilera bat egingo zuela azaroaren 13an (asteazkena) 19:00etan Santa Klara kulturtegiko 4. tailerrean. Gonbidatuta zaudete guztiok. Zuen zain egongo gara.

Argibide gehiago honetan: www.euskaraldia.eus

Euskaraldia 2020
Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00