Comercio

Udalak indarrean dituen ESEPek (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana)  hainbat helburu dakartza merkataritzan eta, oro har, arlo sozioekonomikoan garatzeko. Hona hemen:


Euskara planak zabaltzeko babesa eta laguntza ematen jarraitzea eta diru-laguntzen sistema etengabe hobetzea

  • Enpresa txiki eta ertainetan planak garatzeko aukerak eskaini eta areagotzea.
  • Enpresei zuzendutako arreta-gune bat sortzea, hizkuntza-politika arloko eta proiektuak enpresetan ezartzeko orduan izan daitezkeen kezkak eta beharrak bideratzeko eta aurrera begira sortu daitezkeen aukera eta behar berriak antzemateko.
  • Euskara Planen inguruko ikastaro bereziak antolatzea, langileei eta enpresen arduradunei begira.
  • Arlo sozio-ekonomikoarentzako diru-laguntza lerroetan hizkuntza irizpideak txertatzea.
  • Eragile nagusien arteko elkarlana sustatzea.


Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea

  • Interes publiko eta unibertsalekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroekiko zerbitzugintza euskaraz ere eskaintzea
  • Jendeari begirako establezimendu edo zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten enpresek kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak modu progresiboan berma ditzaten neurriak hartzea, indarrean dagoen araubidea betearaziz eta horretarako enpresen aldetiko konpromisoa, partaidetza eta konplizitatea lortuz.


Euskara enpresa munduan erabiltzeari prestigioa ematea

  • Sustapen eta komunikazio ekintzak lantzea (kanpainak, esku-orriak, bisitak, hitzaldiak) hizkuntza kudeaketa egoki batek dakartzan onurak azpimarratzeko eta euskara kalitatearekin, lehiakortasunarekin eta ongi-izatearekin identifikatzeko.


Sentsibilizazio eta motibazioa

  • Herritarrengan eta merkatari edo ostalariengan eragitea, herritarraren hizkuntza hautuari egoki erantzuteko, hizkuntza paisaia zaintzeko.
  • Errotulazio finkoa eta noizbehinkakoa euskaraz ere jartzeko kanpainak martxan jarri, merkataritza elkarteen bitartez.
Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00