Educación y enseñanza

 

Portugaleteko Udal Euskaltegia 1986an sortu zen eta harrezkero helduen euskalduntzea izan da gure eginkizun nagusia. Lehenengo urteetan Urdibai enparantzan izan ginen eta orain Portugalete erdigunean gauzkazue.

Euskaltegiko lan-taldea 16 irakaslek osatzen dute era honetara: zuzendaria, idazkari akademikoa, eta 14 irakasle. Administraria ere badaukagu, bulegoko zereginez arduratzen dena.

Portugaleteko Udal Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE erakundeak homologatua da.

Eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: aurrez aurreko klaseak, talde espezifikoak (gurasoak, etorkinak, aitona-amonak, dendariak, batxilergoko ikasleak...) eta kanpo ekintzak. Honetaz gain, Udalarekin batera euskararen erabilera bultzatzeko BERBALAGUN izeneko proiektuaren partaide bizia da.

Hau guztia burutzeko elkarlanean eta etengabeko formazioan ari den lan talde profesionala gara.

Harremanetarako

Telefonoa
944 628 512


Posta elektronikoa

euskara@portugalete.org - euskal02@portugalete.org


Bulego ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 09:00 - 13:30 / 15:00 - 17:00
  • Ostiraletan: 9:00 - 14:00
  • Matrikula garaian: 09:00 - 13:30 / 16:00 - 19:00
  • Uztailean: 08:00 - 15:00
  • Irailean: 09:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00


Helbidea
Julio Gutierrez Lumbreras z.g.48920 Portugalete, Bizkaia

Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00