Educación y enseñanza

 


XEDE TALDEAK

Hizkuntza eskakizunak (HE) prestatzeko ikastaroak

Aurkeztu ahal izateko, maila egiaztatu behar da:

  • B1era aurkeztu ahal izateko, B1B1 azpimaila gaindituta.
  • B2ra aurkeztu ahal izateko, B2B2 azpimaila gaindituta.
  • C1era aurkeztu ahal izateko, C1C1 azpimaila gaindituta.

5 ordu astean / 2,5 ordu egunean / 165 ordu

  • Urritik ekainera
  • Astearte-ostegunetan eta astelehen-asteazkenetan
  • 16:00-18:30

Aitona-amonentzako ikastaroa 
Helburua ez da goi mailako ikastarorik egitea, baizik eta bilobekin oinarrizko kontuetan euskaraz moldatzen ikastea. Bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketak izaten irakatsi nahi diegu ikastaro hauetan. Ordutegia parte-hartzaileekin adosten da.

Errefortzu-eskolak
Helburua: eskoletan agertzen diren hizkuntzarekiko zailtasunei aurre egitea eta norberaren ikas-prozesuan laguntzea.
5 ordu astean / 2 ordu eta erdi egunean / 165 ordu
Urritik ekainera
Astelehen-asteazkenetan
16:00-18:30 

Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako ikastaroak
Helburua da merkataritza eta ostalaritza arloko profesionalak eguneroko komunikazioa lantzeko oinarrizko ikastaroa egitea, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko.

Gurasoentzako ikastaroa
Helburua: gurasoei oinarrizko euskara irakastea, seme-alabekin euskaraz hitz egin ahal izateko eta haurrek eskolan ikasten dutena indartzeko.
2 ordu egunean / 125 ordu
Astearte-ostegunetan
9:30-11:30 

Aisia ikastaroa (Etorkinentzat)
Euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten atzerritarrentzako harrera ikastaroa da. Gizartea hobeto ezagutzeko aukera ematen duten gaiak jorratzen dira: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... Gai horien alorreko hiztegia landuko da ariketetan, baita hizkuntzaren oinarrizko ulermena ere (errotuluak, kartelak...)

2018-2019 ikasturtea

Ohiko ikastaroak:

  • 2 ordu astelehenetik ostiralera (08:00-10:00 / 16:00-18:00)
  • 2,5 ordu astelehenetik ostegunera (10:00-12:30 / 18:00-20:30)

Ikastaro bereziak:

  • Trinkoak: 2'5, 3, 4 edo 5 ordu egunero. (Goizez eta arratsaldez)
  • Azterketa prestatzeko: 165 ordu - 2,5 ordu 2 egun astean (Goizez eta arratsaldez)

1,35 € orduko (HABEk dirulagundua)

2018-19ko eskola-egutegia (PDF 31KB)

Udako taldeak

80 ordu: A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak.

  • Uztailaren 1etik 22ra – Goizez (08:00-13:30)
  • Irailaren 3tik 24era – Goizez (08:00-13:30)

Prezioa: 108 € (17-18 / 18-19 ikasturtean matrikulatuta egon direnentzat: 92 €)
Matrikulaldia: ekainaren 3tik aurrera.Izen-ematea irekia egongo da taldeak osatu arte.

Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00