Educación y enseñanza

 

Nola egin matrikula
Euskaltegira datozen ikasle-gaiek aurre-matrikula fitxa bete eta entregatu beharko dute. (Dokumentazioa eranskinetan dago). Euskaltegira lehenengoz datozenen maila ezagutu ahal izateko sarrera proba egin beharko dute, beste euskaltegi homologatu bateko agiria edota HABEk sinatutako beste agiri ofizialen bat ekartzen dutenek izan ezik. 16 urte beteta izatea matrikulatzeko orduan. Ez da inolaz ere 16 urtetik beherakorik onartuko.

Epeak
  • Irailean: lehen hiru asteetan egin behar da, urritik ekainera arteko ikastaroetan izena emateko.
  • Abenduan: lehen hamabostaldian egin behar da, urtarriletik ekainera arteko ikastaroetan izena emateko.
  • Martxoan: lehen hamabostaldian egin behar da apiriletik ekainera arteko ikastaroetan izena emateko.
  • Ekain–uztailean: uztail eta iraileko trinkoetan izena emateko.
  • Urrian matrikulatu ez direnek aukera dute urtarrilean edo apirilean hasteko

Prezioak

  • Ikasturtean
    Eskola ordua: 1,35 € 334 orduko ikastaroa: 450,90 € (urritik ekainera)
    180 orduko ikastaroa:  243 €ik ekainera)
    166 orduko ikastaroa: 224,10 € (urritik ekainera)
    125 orduko ikastaroa (A1): 168,75 € (urritik ekainera)
    Aurreko ikasturtean egondako ikasleei % 15eko deskontua egin eta 1,15 € orduko ordainduko dute.
  • Udan
    80 orduko ikastaroa: 108 €, berrientzat eta 92 €, 17/18 edo 18/19 ikasturteetan egondakoentzat.
    Ikastaroaren prezio publikoa itzuli egingo zaio ikasleari baldin eta, ikastaroaren lehenengo 15 egun naturaletan eta behin baja aurkeztuta Udal Euskaltegian, horretarako eskaera idatzia aurkezten badu Udaletxeko Erregistro Orokorrean. Horretarako, bidezko agiriak aurkeztu beharko ditu, osasuna, lana edo ikasketak direla kausa, ezin dela eskolara etorri ziurtatzeko.
    Halaber, C1  eskuratutakoan, baja aurkeztuz gero itzuli egingo zaio dirua ikasleari.

Ordaintzeko erak

  • Urrian hasten direnek hiru epetan ordaindu ahal dute.
  • Urtarrilean hasten direnek bi epetan ordaindu ahal dute.
  • Gehiagotan ordaindu nahi duenak Udaletxera (dirubilketa sailera) jo beharko du.

Diru-laguntzak
Udalak urtero argitaratzen du helduek euskara ikasteko diru-laguntzen araudia (http://www.portugalete.eus/euskara-ikasteko-diru-laguntzak ). Eskaera egiteko epea uztailaren 2tik 14ra arte  eta urriaren 1etik 13rarte izango da.

Ayuntamiento de Portugalete
Plaza del Solar, s/n - 48920 Portugalete - Bizkaia - Teléfono: 94 472 92 00