Albisteak

 

Gure hezkuntza-sisteman ez dugu lehendabiziko urteetan erabakirik hartzen. Ibilbide horretan, mailaz maila igarotzen dira ikasleak erabaki behar izan gabe zer egin hurrengo mailan. Izan ere, ohikeria hori erosoa da eta handik askatzea ez da erraza. Hala ere, nork bere erabakiak hartzeak eta etorkizunaz pentsatzeak erantzukizuna dakar. Tamalez, ez gaituzte horretarako prestatzen.

Hau dela eta, Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek egingo dute Gazte Gelan, abenduaren 27, 28 eta 29 eta 2017ko urtarrilaren 2, 3 eta 4an 11:00etatik 13:30era, "Erabaki zeure Etorkizuna. Ikasketak aukeratzeko orientabidea" ikastaroa. Inskripzioa doakoa bada ere, 10 euroko fiantza utzi behar da, asistentzia bermatzeko. Plaza kopurua mugatua denez gero, inskribitu ahala onartuko ditugu ikasleak. Azpimarratzekoa da formazio-jarduera honen helbururik behinena dela oraingo erabakiak etorkizunean arrakastatsuak izatea.

Aipatutako jarduera Bizkaiko Foru Aldundiko Ezkerraldea Gaztedi proiektuaren barruan dago.

Prentsa oharra (PDF 345KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00