Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek gogotsu ekin diote 2017. urteari. Enplegua gazteen bizi proiekturako giltzarri dela. Jabetuta datorren hilabetean laneratzeari begirako formazio-ikastaro bi antolatu dituzte. Ikastaroak hauxek dira: elikagaien manipulazioa, euskaraz, otsailaren 4an, 8:00etatik 14:00etara, izena emateko epea urtarrilaren 28ra artekoa delarik eta lehen sorospenen + DEAren titulazio ofiziala. Bigarren ikastaro hau urtarrilaren 14, 16, 21, 23 eta 28an egingo dugu, martxoaren 2, 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean eta azkenik, apirilaren 4 eta 6an, 18:00etatik 21:00etara. Osasun arloko formazio-ikastaro honetan parte hartzeko izena emateko epea urtarrilaren 14an hasiko da eta otsailaren 7an amaitu.

Gainera, Gazte Gelak mindfullness ikastaroa antolatu du, helburu duelarik emozioak eta pentsamenduak orekatzen ikastea ongizate psikologiko osoaren mesedetan. Otsailaren 15 eta 22 eta martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29an egingo dugu. Izena emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta otsailaren 8an amaituko da.

Halaber, gazteen garapen pertsonalean aisialdiko jarduerak garrantzi handikoak direla oharturik Gazteria Zerbitzuek gitarra-ikastaroa ere antolatu dute otsailaren 27an, martxoaren 6, 13, 20 eta 27an eta apirilaren 3an 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea urtarrilaren 27tik otsailaren 20era bitartekoa da. Gainera, interesdunek otsailaren 8an kutxak apaintzeko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute eta otsailaren 17an, aldiz, inauterietako tostadak sukaldatzen ikasiko dute. Jarduerok 18:00etan izango dira.

Jarduera guztiak doakoak dira; laneratzeari begirakoak 16-30 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta eta aisialdikoak, ordea, 14-30 urte bitartekoei.

Informazio gehiagorako:

GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán kalea z. g.
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
eta 17:00etatik 19:00etara

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia kalea z. g.
94 461 66 38 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta
16:00etatik 21:00etara

www.gazteriaportugalete.org

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00