Albisteak

 

Aurtengo San Roke jaietan artisautza azokan salmenta ibiltarian jardun nahi duten guztiei jakinarazten diegu horretarako eskabidea egin dezaketela Udal Erregistro Nagusian, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara, edo San Roke plazako HAIBen astelehenetik ostiralera 14:30etik 20:15era eta larunbatetan 9:00etatik 13:45era; horretarako eredu zehatza erabiliz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaletan.

Eskaerarekin batera, hauek ere ekarri beharko dira:

  • NAN, IFZ edo AIZ.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda daudelako egiaztagiria edo, bestela, tributu ordaindu beharrekoen zentsuan alta emanda daudelakoa; bestela, baimena eman beharko diote Portugaleteko Udalari, behar hori betetzen ote duten egiazta dezan.
  • Esleipenaren irizpideak egiaztatzeko agiriak, deialdiaren arauekin bat etorriz.

Artisautza-azoka abuztuaren 11tik 17ra, biak barne, egingo dugu, Txurruka kaian, Zubi Esekitik udal igerilekuetara bitarteko aldean, barandaren ondoan.

Baimendun salgaiak artisautzakoak soilik izango dira.

Hogeita hamar saltoki baimenduko dira, deialdi honen gaineko arauekin bat etorriz. Arau horiek udaletxeko Erregistro Nagusian eskura daitezke.

Deialdia (PDF 266KB)

1. iragarkia (PDF 127KB)

2. iragarkia (PDF 6KB)

Artisautza azokan salmenta ibiltarirako postu baten eskabidea (PDF 534KB)

Puxiken salmenta ibiltarirako postu baten eskabidea (PDF 535KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00