Albisteak

 

Portugaleteko Victor Chávarri kalean dagoen kioskoaren aprobetxamendu pribatibo eta ustiapena egiteko emakida administratiboa emateko prozedura publikoa zabaldu da.

Aurtengo martxoaren 17ko Alkatetzako Dekretuz, Portugaleteko Victor Chávarri kalean dagoen kioskoaren aprobetxamendu pribatibo eta ustiapena egiteko emakida administratiboa emateko prozedura publikoa onetsi da.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2017ko apirilaren 27a izango da. Eskaintzok Kontratu eta Erosketa Saileko udal bulegoetan (La Canilla pasealekua, 1. solairua) aurkeztu beharko dira gutunazal itxietan.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00