Albisteak

 

Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Udalbatza osoak kemen handiz gaitzetsi nahi dute atzo San Petersburgoko metroan jarritako lehergailuaren bidezko erasoa. Halaber, indarkeria terroristaren ankerkeriari guztizko arbuioa egin nahi dute baita ezbehar honek eragiten duen samintasunera lerratu ere.

Orobat, zaurituak laster senda daitezen nahi du eta San Petersburgo hiriari nahiz errusiar orori besarkada bat bidaltzen diete. Horren ildotik, une lazgarri hauetan guztietan Ekialde Hurbileko biktima guztiei ere sostengua adierazi nahi diete.

Terrorismoa aurpegibako gerra-arma dugu, zoritxarrez, mugarik ezagutzen ez duena, hain zuzen ere.

Portugalete, 2017ko apirilaren 4a

Alkatea

Mikel Torres

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00