Albisteak

 

1- Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte zein entitateek, indarkeria matxistaren erasoaldi hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.

2- Portugaleteko Udalak uste du indarkeria matxista giza eskubideen kontrako erasorik larrienetakoa dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.

3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die indarkeria onartezin honen kontrako borrokari atxikitzeko, erne irauteko eta konpromisoa hartzeko, jasaten duten emakumeei laguntze aldera.

4- Portugaleteko Udalak konpromisoa berresten du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz.

5- Portugaleteko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei emakumeek hainbat baliabide dituztela eskuragarri honelako egoerei irtenbidea eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak, kasu, biktimen arretarako telefono zenbakia du, 900 840 11, eguneko hogeita lau orduetan dabilena.

6- Portugaleteko Udalak dei egiten die herritar guztei, bihar, apirilak 20 (osteguna) 12:00etan Solar plazan egingo duen elkarretaratzean parte har dezaten, euren gaitzespen eta arbuioa adierazteko.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00