Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak, aurreko edizioek izandako harrera eta piztutako interesa ikusita, hamargarrenez antolatu du “Portugalete Uri Urena” Gazteen Dantzaldia. Inskribatzeko aukera izan dute Portugaleterekin lotura daukaten eta dantza maite duten gazte talde eta bikote guztiek.

Inskribatzeko epea bukatuta, 9 talde eta 6 bikote, hau da, guztira 90 lagun izango ditugu parte-hartzaile. Haien koreografiak dantza-modalitate askotarikoak izango dira: besteak beste, dantza modernoa -hip-hop, dancehall, funky, sexy style, new style- ,dantza estilizatua, areto-dantza eta batxata.

Azpimarratu behar dugu Gazteen X. Dantzaldiari hasiera emateko, ikusleek Aladdin musikalaren pieza batez gozatu ahalko dutea. Pieza hori Let´s dance konpainiak zuzendu eta ekoitzia da.

Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak 3.000 euro banatu behar ditu parte-hartzaileen artean, dantzan aritzeak berez dakarzkien gastuak zati batean behintzat ordaintzen laguntzeko asmoz.

Maiatzaren 7an (igandea), 17:00etan, ikusi ahal izango ditugu Zubialde Kiroldegian talde eta bikote parte-hartzaile guztien dantzak. Horretarako, eszenatoki handia prestatu dugu eta soinu-argi profesionalak ere bai, herriko gazte dantzazaleei beren trebezia erakusteko aukera paregabea eman nahian.

Informazio gehiago helbide hauetan:

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán, z. g.
94 472 93 13
juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera: 11:00 -14:00 eta 17:00-19:00

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia, z. g.
94 472 92 84
aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera: 16:00-21:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-21:00

www.gazteriaportugalete.org

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00