Albisteak

 

Udalerrian udan antolatzen diren haur- eta gazte-jardueren berri emateko xedez, Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak, aisialdian hezkuntzamailako gazte-elkarteekin eta Portugaleteko Aisialdi Sarearekin batera, esku-orria prestatu du. Bertan haur eta nerabeei zuzenduriko kanpaleku eta udalekuei buruzko informazioa ere badakar. Izan ere, esku-orriaren 21.500 ale kaleratu dugu, Portugaleteko etxeetan banatzeko.

Aurten Portugaleteko sei elkartek garatuko dute udako udaleku eta kanpalekuren bat. Hauexek dira: Amalur Eskaut Taldea, Andra Mari Eskaut Taldea, Aurrerantz, Belatzak Eskaut Taldea, Gazte Alai eta Gure Talde.

Portugaleteko Haur eta Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeetako gurasoen elkarteek eta Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak, aurten bederatzigarren aldiz “Oporretan zabalik” izeneko egitarauari ekingo dio. Ekimen ludiko hau 2008tik 2013ra bitartean (biak barnean) jaiotako haurrei dago zuzenduta. Halaber, laugarren aldiz, “Uda astindu!” egitasmoa ere eskainiko du gazteengana heldu nahian. Izan ere, egitasmoan 2003tik 2007ra bitartean (biak barnean) jaiotako gazte guztiek hartu ahalko dute parte. Ekintzak Maestro Zubeldia ikastetxean egingo ditugu, antolatzailea Portugaleteko Aisialdi Sarea entitatea delarik. Portugaleteko Aisialdi Sareak jarduera ludikoak prestatuko ditu haurrentzat eta gazteentzat bost astez, hau da, 2017ko ekainaren 26tik uztailaren 28ra, 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea maiatzaren 15etik ekainaren 9ra arte izango da tokiotan: Gazte Informazio Bulegoan astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta Portugaleteko Aisialdi Sareko egoitzan astearte eta ostegunetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Berebat, haurrei eta gazteei zuzenduriko programa hauek abuztuko lehen bi asteetan ere egiteko modurik egon daitekeen ala ez, balioetsiko dugu.

Portugaleteko udaleku eta kanpalekuen “Zeure uda bizi 2017” esku-orrian Demuporsak antolatzen dituen udaleku kirolanitzekoak ere agertzen dira.

Informazio-triptikoa (PDF 217KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00