Albisteak

 
Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Udalbatza osoak kemen handiz gaitzetsi nahi dute bart gauean Manchester Arenako kontzertuan eragindako atentatua. Halaber, indarkeria terroristaren ankerkeriari guztizko arbuioa egin nahi dute baita ezbehar honek eragiten duen samintasunera lerratu ere.
Orobat, zaurituak laster senda daitezen nahi du eta Manchester hiriari nahiz britaniar orori besarkada bat bidaltzen diete une lazgarri hauetan. Horren ildotik, Ekialde Hurbileko biktima guztiei ere sostengua adierazi nahi diete.
Terrorismoa aurpegibako gerra-arma dugu, zoritxarrez, mugarik ezagutzen ez duena.
Portugalete, 2017ko maiatzaren 23a
Alkatea,
Mikel Torres
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00