Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrak gonbidatu nahi ditu Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren (BMLPP) berrikuspena egiteko prozesu partizipatiboaren barruan antolatu diren Herritarren Foroetan parte hartzera.

BMLPP-a da metropoli-eremuko lurralde-estrategia ezartzeko legez aurreikusitako dokumentua. Bertan planteatzen dira, besteak beste, bizitegi- eta industria-guneetako esku-hartze nagusiak, azpiegitura nagusien kokalekua eta egokitasuna, etorkizunean okupatu litezkeen lurzoru-eremuak, naturaguneen babesa, mugikortasun-estrategiak eta hondatutako guneetako esku-hartzeak.

Guztira, 35 udalerri arautzen ditu planak: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.

Berrikuspenaren prozesuaren barnean, parte-hartze handiko aurretiko fase baten ostean, Informazio eta Diagnostikoko Dokumentu bat prestatu da (web-orrian laster eskuragarri).

Egungo fasearen helburua da edukiaren gainean iritziak erkatzea eta BMLPParen aurrerapenean sartuko diren proposamen berriak jasotzea. Zuen beharrak, proposamenak eta nahiak zuzenean ezagutzeko, Herritarren Foro irekiak antolatu dira, non biziki estimatuko genuke zure parte-hartzea.

Ezkerraldeko Herritarren Foroa, Portugaleteko  udalerrian egingo da hurrengo maiatzaren 30ean 18:00tik 20:00ra bitartean Santa Klara Kultur-etxeko bilera-aretoan (Casilda Iturrizar, 10). 

Aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko parte-hartzeagatik eta, nola edo hala, parte-hartze prozesu hau laguntzeagatik.

Informazio gehiago ikusteko: http://bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00