Albisteak

 

Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Udalbatza osoak kemen handiz gaitzetsi nahi dute larunbat gauean Londreseko zubian eta Borough Market azokan eragindako atentatua. Halaber, indarkeria terroristaren ankerkeriari guztizko arbuioa egin nahi dute baita ezbehar honek eragiten duen samintasunera lerratu ere.

Honenbestez, une lazgarri hauetan, besarkada bat, halaber, helarazi nahi diete Londres hiriari nahiz britaniar guztiei. Era berean, desiratu ere egiten dute zaurituak  laster senda daitezen.
Terrorismoa aurpegibako gerra-arma dugu, zoritxarrez, mugarik ezagutzen ez duena.

Portugalete, 2017ko ekainaren 5a

Alkatea

Mikel Torres

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00