Albisteak

 

Aurtengo Portugaleteko Areto Futbolaren Liga Herrikoian 11 taldek parte hartu dute. Behin XIX. edizioa amaituta, hurrengoa 2017ko urritik 2018ko urrira bitartekoa izango da.

Beraz, datorren denboraldirako inskripzio-epea uztailaren 15etik abuztuaren 31ra artekoa izango da. Ondoren, zenbat taldek izena ematen duten kontuan hartuta, bai denboraldiko egutegia bai kategoriak prestatuko ditugu. Taldeak inskripzioa egiteko 250 euro ordaindu beharko du.

Plaza erreserbatzeko inskripzio-orria bete besterik ez duzue. Inskripzio-orria Pando Aisiako Demuporsaren bulegoetan edo www.portugalete.org udal webgunean dago eskuragarri. Inprimakia epea amaitu baino lehen aurkeztu behar da aipaturiko bulegoetan.

Informazio gehiago behar baduzu, jo coordinaciondeportiva@demuporsa.com helbidera.

Zorionak DRINK TEAM taledeei (2016-2017 Ligako txapelduna) eta LO MERCENARIOS taldeari (Kopako txapelduna), euren kirol-lorpenengatik.

Iragarkia (PDF 392KB)

Izen-emate orria (PDF 129KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00