Albisteak

 

Udalerrian gaur gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte zein entitateek, indarkeria matxistaren erasoaldi hau dela kausa, beren gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.

2- Portugaleteko Udalak uste du indarkeria matxista giza eskubideen kontrako erasorik larrienetakoa dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.

3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die indarkeria onartezin honen kontrako borrokari atxikitzeko, erne irauteko eta konpromisoa hartzeko, jasaten duten emakumeei laguntze aldera.

4- Portugaleteko Udalak konpromisoa bereganatzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz. Hortaz gogoratu beharra dago guztiz ezinbestekoa dela adi egotea, bereziki jai egunetan, eta Udalak berak, herriko gizarte-eragileekin batera, horrexeri begirako kanpaina bat martxan jarri duela.

5- Portugaleteko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei emakumeek hainbat baliabide dituztela eskuragarri honelako egoerei irtenbidea eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak, kasu, biktimen arretarako telefono zenbakia du, 900 840 111, eguneko hogeita lau orduetan dabilena.

6- Portugaleteko Udalak bat egiten du gaurko erasoaldia arbuiatzeko gizarte mugimenduek dei egindako manifestazioekin.

Portugalete, 2017ko uztailaren 28a

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00