Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak Open Topaketa antolatu du. Helburua da elkarrekin aritzea 2018-2021 Euskararen Plan Estrategiko berria (2018-2021) diseinatzeko.

Euskararen Plan berri hau osatzeko orduan, garrantzi berezia eman diogu herritarren parte hartzeari. Izan ere, funtsezko ikusten dugu herritar guztien iritziak, kezkak, nahiak eta proposamenak ezagutzea, hori guztia zeharo baliagarria izango zaigulakoan euskara plan berria prestatzeko.

Interesa duen edozeinek hartu ahal du parte, 16 urtetik gorakoa izanez gero. Ez dugu ez aditurik ez hizlaririk izango.

Hori dela eta, gonbita luzatzen dizugu topaketan parte-hartzeko. Urriaren 21ean (larunbata) egingo dugu Santa Klaran 10:00etatik 13:00etara.

Zure parte-hartzea benetan da funtsezkoa. Eman izena eta har ezazu parte.

euskara@portugalete.org
94 4729261

Gonbidapena (PDF 312KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00