2017ko urriaren 9ko filmatzea, astelehenekoa
Zenbait ingurutan aparkatutako ibilgailuak kendu beharko dira urriaren 8ko 22:00etatik urriaren 9ko 21:00etara. Hauexek dira tokiak:
- Zubi Eskekian sartzeko itxaron-ilada María Díaz de Haro kalean. Zubiak ez du zerbitzurik emango 7:00etatik 20:00etara.
- María Díaz de Haro kalean aparkatutako ibilgailuak, Santurtzirako norabidean, 28. zenbakitik aurrerako 40 metrotan.
- Coscojales kalea eta zamalanak egiteko tokia Hotelaren ondoan (María Díaz de Haro kaleko alde erreserbatua).
- Cristobal Mello kaleko beheko aldea: goranzko norabidearen eskuineko aldea, bost (5) autoren tokia.
Filmaketaren bitartean, urriaren 9an trafikoa moztuko dugu María Díaz de Haro kalean zenbait unetan. Etenak iraupen laburrekoak izango dira, 7:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, hain zuzen ere. Filmatzea, 17:00etatik aurrera, ordea, Getxo aldean egingo dute.
Urriaren 9an Zubi Esekiak ez du zerbitzurik emango 7:00etatik 20:00etara.
Oinezkoak ere ezin izango dira Zubi Esekiaren inguruko kai aldetik igaro, filmaketaren bitartean 7:00etatik 20:00etara.
2017ko urriaren 11ko filmatzea, asteazkenekoa
Trafiko-mozketak:
Pedro San Martín kalea, Cristóbal Mello kalearekiko bidegurutzetik Bizkaia kaleko
bidegurutzeraino, moztu egingo dugu urriaren 10eko 22:00etatik urriaren 11ko 21:00etara.
Urriaren 10eko 22:00etatik urriaren 11ko 21:00etara zenbait ingurutan aparkatutako ibilgailuak kendu beharko dira. Hauexek dira tokiak:
- Cristobal Mello kalea, Udaltzaingoko bulegoetatik Pedro San Martín kaleko bidegurutzeraino.
- Bizkaia kalea Santurtzirako norabidean, Gure Bakea elkargunetik aurrerako 50 metrotan.
- Bizkaia kalea hirigunerako norabidean, Pedro San Martín kalearekiko bidegurutzetik Gure Bakea elkargunerainokoa.
- Pedro San Martín kalea, Cristóbal Mello kalearekiko bidegurutzetik Bizkaia kaleko bidegurutzeraino.
- Padre Cortázar plazara sarbidea duen kalea.
Oharra: filmatzearen antolatzaileek berek Bizkaia kaleko eta Cristóbal Mello aldeko garajeen erabiltzaileak jakinaren gainean jarriko dituzte.
Barkatu, mesedez, eragozpenak