Albisteak

 

Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. Portugalete Zabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu.

Topaketa maiatzaren 31n, 12:30ean , egingo da. Nahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Kasu honetan, konexioa irekia izango da: Portugaleteko egoiliarrek nahiz Portugaletetik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.

Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek esteka honetan utzi ditzakete galderak. Galdera horiek gorde egingo dira, gero zuzeneko topaketan erantzun ahal izateko.

Galderen erantzun guztiak webgunean egongo dira ikusgai, Aurreko Topaketa Birtualak izeneko atalean; modu horretara, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek ere alkateak zer erantzun duen jakin ahalko dute.

Itxaroten zaitugu!

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00