Albisteak

 

Portugaleteko Udalak, Aspaldiko Fundazioak eta Portugaleteko Aisialdi Sareak Belaunaldiarteko X. Bizikidetzaren aldeko Jardunaldia ere antolatu dute. Helburua da belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzea eta lortzea elkarri ulertzea tolerantzia, errespetua eta elkartasuna bultzatu nahian.

Jardunaldi hau gazteen eta nagusien arteko topaketa informala da jarduera ludikoak eta gogoetak egitekoak baititu. Jarduerotan gazteak eta nagusiak nahastutako talde mistoak izango ditugu, talde-lana eta iritzi-trukea bultzatzen delarik. Era horretara, gazteak jabetuko dira zein balio duten nagusiek gure gizartean eta aldi berean, nagusiak gazteengandik egongo dira hurbilago eta eurak hobeto ezagutzeko aukera ere izango dute. Partehartzaileek gai interesgarri ugari landuko dute, besteak beste, osasuna, enplegua eta berdintasuna. Horretaz gain, esku-lanak egiteko gunea ere egongo da.

Jardunaldia 2017ko urriaren 28an, 11:00etatik 13:30era, San Roke plazan egingo dugu. Dena dela, euririk egiten badu, San Roke gizarteetxean izango da.

Informazio gehiago (PDF 368KB)

Kartela (PDF 272KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00