Albisteak

 

Portugaleteko Udalak Ecovidrio enpresaren laguntzaz sentsibilizazio-kanpaina bat abian jarriko du hartzaileak herritar guztiak eta ekoizle nagusiak, ostalaritzakoak, hain zuzen ere direlarik. Kanpainak helburu du beira birziklatuaren bolumena areagotzea aro honetan kontsumorik handiena egiten dela kontuan hartuta urteko beste sasoi batzuekin konparatuta.

Udalerriek Ecovidrio enpresaren finantziazioa dute herritarrei zuzenduriko informazio- eta kontzientziazio- kanpainak egin ditzaten.

Aurten kanpainaren itxura aldatu beharrean izan gara ahalik eta herritar gehienarengana heltzeko xedez.

Orobat, baliabide gehiago erabiliko dira, hots: ikus-entzunezkoak eta zabalkunde handiagokoak. Hauexek izango dira: 

  • Prentsako iragarkiak
  • Autobusetako geldiuneetako markesinak
  • Internet 
  • Iragarkiak hala metroan nola Zubi Esekian
  • Iragarki labur-laburrak irratian

Informazioa euskaraz baita gaztelaniaz ere izango da.

Aurtengoan logo dibertigarri bat aukeratu dugu, alegia, beira kapitainarena, botila zuri bat hori koloreko kapa bat baitarama. Hondoan berde kolorea du eta beheko testuak hauxe dakar: “Beira hilezina da. Eman bizialdi luzeagoa”.

Kartelaren berdeak eta hori koloreko kapak beiraren eta Portugaleteren kolore bereizgarriak dakarzkigu gogora, hurrenez hurren. 

Portugalete udalerriak azken urteotan beira kopuru hauxe bildu du:

Aurten, 2017. urteko irailera arte (iraila barne) 797.332 kilo jaso dugu.

Aurreko urteetan jasotakoa ikusita, kopuru hau handiagoa dela ikusten dugu eta beiraren birziklatzea bide onetik doala pentsarazten digu.

Ezbairik gabe, datu adierazgarri horrek lana hobetzera ere adoretu egiten gaitu.

  Hobekuntzaz ari garelarik, gaineratu behar dugu, bestetik, beira kopuru nabarmena RSUko edukiontzietan topatzen dugula eta beraz, lortu behar dugula etxeetako eta ostalaritzako beira edukiontzi berariazkoetan utz dadin.

Honenbestez, kanpainak, proiektu bateratu honetara lerratu ez diren portugaletetarrak kontzientziatu eta gureganatu nahi ditu denok gure ekarpen txikiena ere egin behar baitugu. Izan ere, birziklatzea gure esku dagoen ataza erraza da ingurumena zainduko badugu.

Beiraren birziklatzeaz gain, gure herrian birziklatzen ditugun beste gai batzuetako birziklatzearekin ere jarraitu behar dugu. Gainerako haiek ondoren zehazten ditugunak dira:

  • Ontziak
  • papera-kartoia
  • etxeko olioa
  • ehun-gaiak
  • pilak
  • lerro marroia
  • bolumen handikoak
  • etxetresna elektriko txikiak

Portugaleteko herritarrek badute udalerri osotik gaikako bilketa errazteko hainbat  edukiontzi berariazko. Halaber, atez ateko bilketa-zerbitzu batzuk ere badituzte hainbat produktu birziklatzeko.

Hala, uste sendoa dugu portugaletetarrek kanpainari egoki iritziko diotela udalerriaren proiektu bateratu honen helburua lortzeko baita hobetzen jarraitzeko ere.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00