Albisteak

 
Nekez topa daiteke Smartphonerik ez duen eta egunero aplikaziorik erabiltzen ez duen gazterik. Nork bere beharrak dituenez tresna informatikoak erabiltzea norberaren kontua da. Izan ere, litekeena da aplikazio ugari egonik ere, gure gustukoak ez izatea eta gure beharretarako egokiak ez izatea.

Hori dela eta, Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek “Aplikazio mugikorrak diseinatzen eta sortzen hasi” izenburupeko ikastaroa antolatu dute gazteek ikas dezaten nola diseinatu eta sortu aplikazio bat. Prestakuntza-saio horren iraupena 16 ordukoa da eta abenduaren 11, 12, 13, 14, 18, 19, 20 eta 21ean 19:00etatik 21:00etara Portugaleteko Gazte Gelan egingo dugu.

Saioan APP teknologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak lantzeaz gain, lanean, balizko negozio batean edo maila pertsonalean haren aplikazioa ere balioetsiko da. Ikastaroaren edukiak honaho hauek dira:

1.atala: Aplikazioak sortzen hasi

  • Zer da aplikazio mugikor bat?
  • Aplikazio motak
  • Aplikazioetarako hurbilpena eduki-kudeatzaileen bitartez
  • Mobincube-kontu bat sortu

2. atala: Mobincube plataforma ezagutu

  • Zer da aplikazio mugikor bat?
  • Pantaila motak eta web pantaila motak
  • Aplikazioetarako diseinuko ikuspegiak sortu
  • Barra-kudeaketaren erabilpena
  • Bitarteko kudeatzailea ezagutu eta erabili
  • Testu-iturrien erabilpena
  • Aukera-zerrenden diseinua
  • Agenda diseinua
  • Tenporizadoreak
  • Ainguraketak

3. atala: Aplikazioak sortu

  • Aplikazio bat diseinatu
  • Aplikazio bat sortu hutsetik

4. atala: Aplikazioak testeatu

  • Gure aplikazioaren errakuntzak egiaztatu
  • Aplikazioa berrasmatu
  • Aplikazioa zuzendu egoki erabiltzeko

Doako ikastaroa da eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Ez da
beharrezkoa programazio-ezagupenik izatea. Izen-ematerako epea abenduaren 4an
amaituko da.

Informazio gehiagorako:

GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán kalea z. g.
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org

Astelehenetik ostiralera 11:00etatik
14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia kalea z. g.
94 472 92 84 / aulajoven@portugalete.org

Astelehenetik ostiralera 16:00etatik
21:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 14 :00etara eta
16:00etatik 21:00etara

www.gazteriaportugalete.org

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00