Albisteak

 
Gazte Artea Ezkerraldean erakusketak helburu du Ezkerraldeko artegile gazteei bulkada ematea. Eskualdeko artista gazteak sustatu nahi ditu euren proposamenak eta sorkuntza lanak ezagutaraziz, udal guneetan beren-beregi. Erakusketa ibiltariak antolatu ditugu udalerriz udalerri arte-lanak erakusteko. Lau herrietatik bitan jadanik ikusgai egon dira. Portugaleten abenduaren 1etik 28ra egongo da Gazte Gelan.

“Gazte Artea Ezkerraldean“ erakusketaren 5. edizioan parte hartuko duten artistak hauexek dira: Ángela Jurado Jiménez (Sestao, 21 urte), Jean Pierre Vargas Mora (Santurtzi, 22 urte), Aitziber Escudero ( Portugalete, 21 urte) eta Gabriel García Otero (Barakaldo, 23 urte).

Hurrengo edizioetan parte hartzeko intesatuta dauden 15 eta 29 urte bitarteko Ezkerraldeko artegileak bere herriko Gazte Informazio Bulegora hurbildu behar dira “Gazte Artea Ezkerraldean” programan parte hartzeko eskabidea betetzeko.

Jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ezkerraldea Gaztedi proiektuaren barruan dago. Argibide gehiago hemen:

Gazteentzako Informazio Bulegoa
Martín Fernández Villarán, z/g
94 472 93 13
juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00

Gazte Gela
Maestro Zubeldia, z/g
94 472 92 84
aulajoven@portugalete.org 
Astelehenetik ostiralera, 16:00 - 21:00
Larunbatetan, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00

www.juventudportugalete.org

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00