Albisteak

 

2018. urtean egutegi berezi bat izango dugu lagun geure etxeetan, geure lantokietan eta,  azken batean, eraman nahi dugun toki orotan. Benetan berezia da gure herriko emakumeei eskainitakoa baita, errespetu, mirespen eta maitasunez josia. Izan ere, emakume haiek gabe gaurko Portugalete ez genuke inolaz ere izango. Hala eta guztiz, emakumeok ez dute izan

merezi zuten aintzatespena.

Gure amak, amamak eta birramamak dira, familia osoak nahiz negozio oparoak aurrera atera zituzten eta debekatutako hainbat arlotan gainerako emakumeei bidea ireki zieten.

Aurtengo egutegiko argazkiak hunkigarriak dira oso. Zenbait kasutan, gainera,  argitaragabeak. Batzuetan izenik gabeko emakumeak ditugu, lan edo lanbide askotarikoetan zihardutenak. Besteetan, portugaletetar ospetsuak, izenabizen eta guzti agertzen dira. Batzuk mundu mailan izan ziren ezagunak; beste batzuk, ordea, urte luzeetan ezinbesteko bihurtu ziren gure herriaren egunerokoan.

Horiek horrela, Portugaleteren historia eraikiz joan ziren emakume guztiak handikiro omendu nahi ditugu.

Besterik gabe, Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoaren zein El Abra Fundazioaren lana eskertu nahi dugu. Egokiera hau baliatuta, Udalbatza osoaren izenean, urte zoriontsu bat ere opa nahi dizuegu.

Mikel Torres, Portugaleteko alkatea

 Portugalete 2018 Egutegia (PDF 1,43MB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00