Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak ikasteko tekniken ikastaroa antolatu du. Haren iraupena 12 ordukoa izango da eta Portugaleteko DBHko Hirugarren eta Laugarren mailetako ikasleei dago zuzenduta.

Ikastaroa 2018ko urtarrilaren 15, 16, 17, 18 eta 19an izango da 18:30etik 20:30era Gazte Gelan. Izen-ematea doakoa da baina gaztea etor dadin bermatzeko 10 euroko fidantza eskatuko da. Plaza kopurua mugatua da eta eskaerak jaso ahala onartuko ditugu.

Izen-ematea egin ahal izateko, Gazte Gelara eta Gazte Informazio Bulegora joan behar da urtarrilaren 8a baino lehen.

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia kalea z.g.
94 472 92 84 • aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik
21:00etara Larunbatetan, 10:00etatik
14:00era eta 16:00etatik 21:00etara.

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán kalea z.g.
94 472 93 13 • juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik
14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

www.juventudportugalete.org

Prentsa oharra ikusi (PDF 156KB)

Informazio gehiago (PDF 161KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00