Albisteak

 
Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek gogotsu ekin diote 2018. urteari. Enplegua gazteen biziproiekturako giltzarri dela jabetuta, datorren hilabetean laneratzeari begirako formazio-ikastaro bi antolatu dituzte. Lehenengo ikastaroak elikagaien manipulazioa landuko du; euskaraz eskainiko daurtarrilaren 27an, 8:00etatik 14:00etara. Inskripzioa egiteko epea urtarrilaren 28ra artekoa izango da. Bigarren ikastaroa, berriz, lehen sorospenak, bihotz-biriketako bizkortze maniobrak + kanpoko desfibriladore semiautomatikoen ikastaroa izango da. Otsailren 19tik martxoaren 26ra egingo dute astelehen, asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 21:00etara. Osasun arloko formazio-ikastaro horretarako inskripzio-epea  urtarrilaren 19an hasiko da eta otsailaren 12an amaitu.

Halaber, gazteek ingelesez konfiantza eta segurtasun handiagoz hitz egin dezaten, Portugaleteko Gazte Gelak “English on Saturday” ingelesez mintzatzeko guneak paratuko ditu otsailaren 24aneta martxoaren 3, 10. 11, 17 eta 24an, 12:00etatik 13:30era. Interesdunek inskripzioa egin dezakete urtarrilaren 24tik otsaialren 17ra.

Gainera, gazteen nortasunaren garapenari begira aisialdiko jarduerak ere muntadunak direla jakinda, Portugaleteko Gazteria Zerbitzuek batxata ikastaroa antolatu dute ostegunetan (otsailak 8, 15 eta 22 eta martxoak 1, 8 eta 15) 19:00etatik 20:30etara. Inskripzioa urtarrilaren 8tik otsailaren 15era bitartean egin daiteke.

Jarduera guztiak doakoak dira; laneratzeari begirakoak 16-30 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta eta aisialdikoak, ordea, 14-30 urte bitartekoei.

Informazio gehiagorako:

Gazteentzako Informazio Bulegoa

Martín Fernández Villarán kalea, z/g

Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Gazte Gela

Maestro Zubeldia kalea, z/g

Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara.
Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

www.gazteriaportugalete.org

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00