Albisteak

 

Portugaleteko Udalak, 2017ko urtarrilean, ordura arte inoiz erabili gabeko zerbitzuak eskaintzen zituen Udalaren webgune berria argitaratu zuen xede zuelarik, lehenik, Administrazioa herritarrei hurbiltzea, bigarrenik, informazioaren eta Udalaren kudeaketaren berri erraz ematea, eta hirugarrenik, komunikazio-bide zuzenak, arinak eta errazak ezartzea. Hori guztia benetako gardentasunaren aldeko jardunbidea dugu, Udala egunean-egunean gauzatzen saiatzen dena, hain justu ere. Udalak lehen urteko zerbitzuei buruzko azterketa eginda, emaitzak onak direla ondorioztatu du. Udalaren webgune berriak 2017.urtean 172.183 bistaratze izan ditu, 2016. urtean baino 40.000 gehiago.

EDUKIAK

Udalaren webgunean datu ugari dugu eskuragarri, besteak beste, Udal zerbitzuen eta antolaketaren gaineko datuak, Udal zentro eta sailei buruzkoa, kirol-instalazioei buruzkoa, jarduera-agenda baita herritarrek jakin beharreko albiste eta oharrak ere. Datuok egunero gaurkotzen dira.

 

HERRITARREKIKO KOMUNIKAZIO ETA GARDENTASUN ARLOETAKO BERRIKUNTZEN GAINEKO AZTERKETA

Iazko urtarrilean, webgune honetan, zerbitzu berriez gain Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-bide berriak txertatu ziren. Ordura arte erabili gabeko bide horiek herritarrekiko komunikazioari eta gardentasunari eman nahi izan zieten lehentasuna. Egun, lehen urtea igarota, zerbitzu horiek zer ekarri egin duten aurkeztu nahi dugu. Berebat, herritarrei berriro gogorarazi nahi diegu eskuragarri badituztela.

HERRITARREKIKO KOMUNIKAZIOA

Iradokizunen buzoia. Udal webgunearen orri nagusian buzoi bat dugu zeinetan edozein herritarrek bere oharra, zalantza edota iradokizuna aurkeztu ahal baitu. Helbide elektroniko hori alkatearen buzoiarekin nahiz Herritarren Komunikazio Sailarekin konektaturik dago zuzenean. Hartara, ahal delarik, alkateak berak erantzun ohi die eskakizunei. Hala egiterik ez badago, dagokion sailak izapidetzen ditu aztertuak izateko eta erantzun bat emateko asmoz. 2017.urtean 282 ohar eta iradokizun jaso ditugu, hilean, batez bestekoa, 23 sarrerakoa delarik.

Topaketa birtualak. Lineako foro irekia eta zuzenekoa da. Herritarrek hilean behin Udal gaiei buruzko galderak eta iradokizunak egin ditzakete. Alkateak berak banan-banan erantzuten die. 2017. urtean hamaika topaketa birtual izan dira eta 119 galdera egin dituzte. Haiei guztiei, behar bezalako erantzunak eman zaizkie. 

“Kalezaindu” zerbitzua. Zerbitzuak aukera ematen du herribidean suertatzen diren gorabeherak geokokapenaz jakinarazteko. Gorabeherarekin batera, argazki bat ere atxiki daiteke. Zerbitzua baliatzeko, edozein gailu mugikor erabil daiteke. Portugalete Zabaltzen Udalaren aplikazioa jaitsi besterik ez dago. Udalak jakinarazpenaren berri izan bezain laster, dagokion sailari helaraziko dio arazoa aztertu, balioetsi eta konpon dezan. Gainera, une oro jakin daiteke zein alditan dagoen gorabehera, hau da, konponduta dagoen ala konpontzeko bidean dagoen. Izan ere, gorabehera asko azkar batean ebazteko modukoak dira; beste batzuk, aldiz, konplexuagoak direnez, Udal teknikariek aztertu eta balioetsi behar dituzte. Hori dela eta, berehalako ebazpenik ez dutenez, konpontzeko bidean daudela agertuko da.

2017. urtean 300 gorabehera jaso dira, hilean, batez bestekoa, 25ekoa delarik. 219 gorabehera (% 72) ebatzi dira eta, gaur egun, 81 konpontzeko bidean ditugu. Zerbitzu honetarako gai nagusiak hauexek dira: obra eta zerbitzuetakoak, kale-garbiketa, hiri-altzariei eginiko kalteak (bandalismo nahiz narriaduragatik), kale-argiteria eta herritarren segurtasun-kontuak, txarto aparkatutako autoak, zaratagatikako kexak eta abar.

Zerbitzu honen bidezko herritarrekiko lankidetza baliagarri bezain lagungarri da, hala baitakigu berehalakoan zein gorabehera gertatu den herribidean ahalbait azkarren konpontzeko asmoz.

LINEAKO BESTE ZERBITZU BATZUK

Lineako tributu-ordainketa. Plataforma honek ahalbidetzen du herritarrek zergak, tributuak, isunak eta abarrak telematikoki ordaintzea.

Izapidetza orokorrera eta herritarren izapideetarako sarbidea. Atal honetan ikusgai daude herritarrek Udalean egin behar dituzten jarraibide guztiak eta izapideak egiteko aurkeztu behar dituzten dokumentu guztiak. Halaber, bertan Udal zerbitzu jakinetan sartzeko dokumentu , eskabide edo inprimaki beharrezkoak jaisteko modua ere badago, Udaletxera bertaratu behar izan gabe.   

Udalaren beste webgune batzuetarako sarbidedun botoiak ere baditu, hala nola kirol-erreserbak, Rialia Museoa, Turismo Saila, Euskara Saila, Herritarren Parte-hartzea, Demuporsa eta abar.

EGOITZA ELEKTRONIKOA

Lineako plataforma telematikoa da, kontsulta eta kudeaketa egitekoa. Zerbitzu honi esker, herritarrek hainbat datuz egin dezake kontsulta, hots, erroldaz, tributuez baita egitegi fiskalaz ere. Era berean, balio juridiko osoa duten egiaztagiriak ere eskura ditzake, esaterako, ordainketa-gutunak, errolda-agiri norbanakoa eta kolektiboa eta abar.

Halaber, herritarrek izapide arruntak ere egin ditzakete, besteak beste, Udal teknikariekiko hitzorduak, ziurtagiriak, hondakinak kentzeko abisua ematea, banketxeen helbideratzeak eta abar.

Jakingarri gisara, aipatu beharra dago 2017.urtean lineako eskabideak 660 izan zirela. Izan ere, errolda-agiria da gehien eskatu den izapidea (eskabideen % 50). Bigarrenez, BPN-ren eskabidea (% 16) izan da, eta, azkenik, hondakinak kentzekoa (% 16).

GARDENTASUNA

Biscaytik Fundazioaren iritziz, Udalaren gardentasunari dagokionez, webgune eraginkorra eta bikaina dugu. Webgune berrian azpimarra berezia egin genion gardentasunari. Alta, berariazko tokia du Udalaren gardentasunak. Hori horrela, herritarrek informazio handiagoa dute ordezkari publikoez baita euren Udal-kudeaketaz ere. Honenbestez, atal horretan hauexek kontsulta daitezke:

  • Alkatearen agenda instituzionala, egunero gaurkotzen dena.
  • Udal zinegotzien curriculum vitae-ak eta ondasun-aitorpenak.
  • Alkatearen eta hogei zinegotzien ordainsariak, baita kide anitzeko organoetara bertaratzeagatiko esleipen ekonomikoak eta bidaia-sariak ere.
  • Aurrekontu ulergarriak, informazio gaurkotuduna (diru-sarrerak, gastuak, inbertsioak, diru-laguntzak eta abar) dutelarik.
  • Portugaleteko Udalaren ondasun higiezinak eta ibilgailuak.
  • Udalbatzen eguneko aginduak, aktak eta bideoak.
  • Udalaren lanpostu-zerrenda.
  • Eustaten estatistika-datuak: biztanleak, biztanlego-entsitatea, langabezia, urbanizatzeko modukoa ez den zorua, errenta pertsonala, BPGd-a (barne-produktu gordina).
  • Kontratariaren profila non kontratazio publikoaren prozesuak agerian baitaude.

KOSTU HUTSEKO PROIEKTUA

Proiektu honi esker, urtean 14.000 euro baino gehiago aurrezten da. Kostua hutsekoa da eta teknologia berriek herritarrei dakarzkieten abantailak eta aukerak ematen ditu, zeren eta, eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan erabilgarri baitago.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00