Albisteak

 

Portugaleteren historia, ondare, merkataritza eta ostalaritza ezagutu nahi duten turistak Historiagunean bertan kokaturik dagoen La Canilla pasealekuko tren-geltoki zaharreko turismo bulegora hurbiltzen dira. Izan ere, ezinbesteko toki bihurtu da haientzat.

Portugaleteko Turismo Bulegoa, Eusko Jaurlaritzako ITOURBASK sarearen barruan dago. Horri esker, Eusko Jaurlaritzako turismo-politikekin bat egiten du eta nazio eta nazioarteko turismo-azoka nagusietan parte hartzen du.

Horren harira, “BILBAO BIZKAIA BE BASQUE”, “BIZKAIA EUSKAL KOSTALDEA” markaren barruan dago, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera Lurraldetik Kanpoko Sustapenari begira, lanak ere garatzen ditu.

Turismo Bulegoak berretsi egin du Uneskok izendatutako bi Gizadiaren Ondare Historikoek (Zubi esekia eta Donejakue bidea-Kostaldeko Ibilbidea)  eta Euskadin nahiz Bizkaian turismoak urte oparoa izateak Portugaleteren arrakasta turistikoa bultzatu dutela. Alta, 2017an 115.000 turista  gerturatu ziren Portugaletera, inoizkorik kopuru altuena, aurreko urtekoa baino % 4 baino handiagoa, hain zuzen ere.

Turismo mota hau ez da udakoa soilik; urte osoan ere  etortzen da jende asko. Hori horrela izanik, sektorea are  jasangarriagoa da .

Portugaleteko erakarpen turistikoa azaltzeko orduan bi data funtsezko aipatu behar dira:

  1. 2006ko uztailaren 13an, Unescok izendatu zuen Zubi Esekia Gizadiaren Ondare Historiko. Harrezkero, Zubiak hainbat turista erakarri du Portugaletera merkataritzari eta ostalaritzari onura handia ekarri dielarik
  2. 2015eko uztailaren 5ean, Unescok izendatu zuen Donejakue Bidea-Kostaldeko Ibilbidean, Portugaletetik pasatzen dena,  Gizadiaren Ondare Historiko.

ITOURBASK Turismo bulegoen euskal sarearen irizpideen arabera, Portugaleteko Turismo Bulegoak zenbatu duen turista kopurua, 31.377koa izan da 2017an.

Bisitari kopuru hau Turismo Bulegoak abenduaren 31 arte zenbatutakoa da eta 2016an zenbatutakoekin alderatuz (30.090), %4,3 handiagotu da

Turisten jatorria kontuan hartuta datuok aipagarri dira:

4.657 (%14,84) Euskal Herritik.

20.144 (% 64,20) beste autonomia- erkidego batzuetatik, 5.159 Madriletik, 3.108 Kataluniatik, 2.963  Andaluziatik eta  2.018 Valentziako Erkidegotik.

6.576 (% 20,96) atzerritarrak; Europari dagokionez, 1.477 Frantziatik,  921  Alemaniatik eta 421 Erresuma Batutik. Beste kontinenteei dagokienez,  aipagarriak dira Argentinatik etorritako303 turistak 

2016. urteko datuekin alderatuta argitu beharra dago Euskal Herriko turisten kopuruak behera egin duela. Aldiz, Espainatik eta atzerritik etorri direnen kopurua nabarmen igo da. 

BIZKAIKO ZUBI ESEKIA/ BIZKAIA ZUBIA

Zubi Esekiak aurten, 2018. urtean bere 125. urteurrena ospatuko du.
Zubi Esekia gure nortasunaren ikurra da, gure markako irudia. Zubiari esker, oso ezagunak gara toki ugaritan, hau da, Bizkaian, Euskal Herrian, Espainian, Europan eta munduan. Horren karietara, turismoa sustatzeko hainbat ekintzatan hartzen dugu parte.
Portugaletetik oinezkoek zeharkatzeko moduko pasabide turistikoa iaz 97.668 pertsonak bisitatu zuten, gehienbat, turistak izan zirelarik. Esan gabe doa, horrek Portugaletera hurbildu zen turismo-kopurua areagotu zuela.

% 18 Euskal Herrikoak izan ziren, % 31 atzerrikoak eta % 51a Espainiako gainerako toki batzuetakoak.

Zubiaren 125. urteurrena dela eta, erakundeok (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Portua,  Portugaleteko Udala eta Getxoko Udala) Lankidetza-Hitzarmena sinatuko dugu ekintza turistikoak, kulturalak, kiroletakoak eta abarrekoak antolatzeko ospakizunak burutzeko xedez.

Aurreko guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzak asteazkenean, goizez, FITUR inaugurazioko ekitaldian Zubi Esekiko 125. urteurrenaren ekimena aurkeztuko du. Han izango da Mikel Torres jauna, Portugaleteko alkatea, besteak beste.
Gogoratu behar da, halaber, Portugaleten aurten  lanean ari garela turismo alorrean turistak jaso eta erakarri ahal izateko Bizkaian ospatuko diren hiru ekitalde esanguratsu hauek izango ditugula aprobetxatuz. Hauexek dira:

  1. EUROPEAN RUGBY CHALLENGE CUP FINAL (Maiatza)
  2. THE WORLD 50 BEST RESTAURANT (Ekaina)
  3. EUROPE MUSIC AWARDS MTV (Azaroa)

IPARRALDEKO DONEJAKUE BIDEA

Portugalete, Donejakue Bidearen zati bat da bere “Kostaldeko Ibilbidean”. Kultura Ondasunaren izendapena du Euskal Herriko Monumentu Multzoaren kategoriarekin. Unescok ere Gizadiaren Ondare izendatu du.
Donejakue bide guztietatik jende gehien igarotzen den hirugarrena dugu. Izan ere, iaz 17.000 erromesek baino gehiagok amaitu zuten. Irungo mugan (Frantzia eta Espainiaren artekoa) Bidasoa ibaia zeharkatzen duen Zubi Nazioartekoan hasten den bidea dugu, amaiera Santiago de Compostelan duelarik.

Portugaleten 2017ko ekainean, uztalean eta irailean gaua eman dutenak 2.361 izan dira guztira. Zubi Alde kiroldegiko Udal Aterpean gaua igaro duten erromesen batez bestekoa 20koa izan da.

Erromesen jatorriari buruzko datuak ondoko hauek dira:
67 (% 2,84) Euskal Herrikoak.
744 (% 31,51) beste autonomia-erkidego batzuetakoak, 196 lagun  Kataluniakoak , 173 Madrilgoak, 95 Valentziako Erkidegokoak eta 67 Andaluziakoak.
1.550 (% 65,65) atzerritarrak, 342  Alemaniakoak,  266 Frantziakoak, eta 160 Italiakoak, Europari dagokionez. Beste kontinenteetatik etorritakoen artean aipagarria da 51 Estatu Batuetakoak izan direla,   41 Hego Koreakoak eta  25 Australiakoak.
Nabarmentzekoa da 62 hiri desberdinetatik eta kontinente guztietatik etorritako turistek eman dutela gaua bertan.
Datu orokorrek agerian uzten dute 2016an baino 868 lagun gehiagok eman dutela gaua bertan, alegia % 60 gehiago.

BISITALDI GIDATUAK SANTAMARIA BASILIKARA
Portugaleteko Udalak, Basilikaren Lagunen Elkartearekin batera,  bost urtez jarraian, 
doako bisitaldi gidatuak antolatu zituen. Bisitaldi hauei esker bai Portugaleteko auzotarrek bai aldameneko udalerrikoek bai handituz doan atzerritar kopuru handi batek gure basilika zoragarriaren historia, ezaugarriak, berezitasunak eta sekretuak ezagutzeko aukera izan zuten.

2017ko EKAINAREN 1etik IRAILAREN 30era

Egunak: astelehenetik  igandera
Astelehenetik larunbatera: Goizetan; 11:00etatik 13:30era eta  arratsaldeetan:   16:30etik  20:00etara
Igandeak eta jaiegunak: goizetan:   11:00etatik 13:30era

BISITALDI GIDATUAK BASILIKARA

Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan: 11:30ean
Asteartetan eta ostegunetan: 17:00etan

2017an, 81 bisitaldi gidatu egin dira. 13 boluntario izan ziren 2.864 laguni basilikari buruzko azalpenak eman zizkietenak.
Bisitarien jatorriei dagokionez, Espainiako beste autonomia erkidego guztietatik etorri direla esan behar da, Europako 34 hiritatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Mexikotik, Brasiletik, Venezuelatik, Hego Koreatik, Filipinasetik, Israeletik, Japonetik, eta Australiatik.

Esan dezakegu gutxi gorabehera 14.786 bisitari inguru egon direla bere kabuz (aurreko urteko denboraldi berean baino 3000 mila gehiago). Haietatik guztietatik 1000 bat bisitari erromesak ziren.

BOTE TOURS 2017

Bizkaia Euskal Kostaldea osatzen duten Portugalete, Getxo eta Santurtzi udalerriek bigarren urtez jarraian “BOTE TOURS” izeneko produktu turistikoa bultzatu nahi izan dute.Asmoa da hiru udalerriak elkartzea eta gidari turistiko batek jarduerari balio erantsia ematea xarma turistikoak nabarmentze aldera. Horretarako, Portugaleteko Txalupa Gidarien Elkarteko “Euskal Herria” ontzia erabili da.

Bote Tours astebururo egon da erabilgarri uztailaren 2tik irailaren 28ra, guztira 34 egun direlarik (26, 2016an). Osotara, 170 zerbitzu egin ditu (78, 2016). Denboraldi horretan 1.615 lagunek gozatu dute experientzia. Erabiltzaileak geltoki guztietan ontziratu eta lehorreratzeko abagunea izan du baita egun bereko bidaiak konbinatu ere.

Erabiltzaileen % 50 Euskal Herrikoak izan dira, % 34 Espainiakoak eta % 16 naziarteko turistak.

Nabarmendu behar da erabiltzaileek oso balioespen ona eman diotela zerbitzuari (9,03) experientzia orokortzat hartuta.

BISITALDI GIDATUAK 2017
Iaz bisitaldi gidatuak Hirigune Historikora, doakoak, antolatu dira.

Bisitaldiak irailaren 16, 17, 23, 24 eta 30ean eta urriaren 12,13,14 eta 15ean egin dira. Ordutegiak hauexek izan dira: larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan eta igandeetan eta urriaren 12an eta 13an 12:00etan. Bisitaldiek bi ordu diraute.

Bisitaldiak Turismo Bulegoaren kanpoaldean hasten dira, Solar Plazatik jarraitzen dute eta han Udaletxe, Bustamante eraikin eta Víctor Chávarriren ohorezko monumentuari buruzko informazio adierazgarria ematen zaie bisitariei. Ondoren Kioskoa eta hotela erakusten zaizkie Bizkaiko Zubira iritsi arte. Casilda Iturrizar kaletik igotzen dira gero, La Rancheria Plazatik Historiagunera helduko da, plazaren iraganeko erabileraz mintzatuko da. Amaitzeko, Salazar Dorrerantz abiatzen dira garrantzi historikoaz mintzatzeko aitzakian. Ibilbideari amaiera emateko, Andra Mari Basilikaren ondoan dagoen begiratokira hurbiltzen da.  Han izugarrizko  ikusmirak goza ditzakete bisitariek.

Izen-emateak Turismo Bulegoan bertan egin ziren (La Canilla eraikina,  La Canilla pasealekua, beheko solairua) edota 944729314 telefonora deituz.

108 lagunek hartu dute parte (2016an (81) baino % 33 gehiagok).

“ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2017”

Urriaren 16an Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean bisitaldi programatuei heldu zitzaien Portugaleten Ondarearen Europako Jardunaldiak garatzeko xedez.

Portugaleteko jardunaldien izenburua hauxe izan da: “ITSASOAREN GRAZIAZ BUSTITAKO HERRIA”.

Horren harira, bisitaldi gidatuak antolatu dira. Oraingo paisaian geratzen diren arrastoen bitartez, aintzinako paisaiak (marinelen herria, aberatsen bizitokia eta garai industrialekoa) irudikatzen saiatzen da, gaur egungo Portugalete turistiko eta komertzialeraino heldu arte.

Jardueran 113 lagunek parte hartu dute (2016an beste lagunek).

TURISTEI LAGUNTZEKO BALIABIDEAK

1) PORTUGALETEKO ENBAXADOREAK 2017

Portugaleteren enbaxadoreak izeneko ekimena honetan datza: udaldietan turismoari buruzko informazioa ematen duten pertsona batzuk daude toki jakinetan kokatuta datozen turistei laguntzeko asmoz.
Laguntzaileak “I” bat (Informazioa) jantzita joango dira jendeak jakiteko  nortzuk diren. Horretaz gain, Portugalete jartzen duen txartel bat ere eramango dute aldean.
Haien zereginak hauexek izan dira:

  • Portugaletetik igarotzen diren erromesei laguntzea.
  • Metro sarbideetatik datozen turistei informazioa ematea.
  • Turistak Zubi Esekira hurbilaraztea eta jakinaraztea turismo bulegoa non dagoen.
  • Andra Mari basilikarako bisitaldi gidatuen berri ematea.
  • Bote Tours txangoei buruzko informazioa ematea (irteerak, prezioak eta abar).
  • Turisten galderei erantzutea (garraioak, helbideak, jatetxeak, ostatuak, saltokiak eta abar).
  • Zenbait datu jasotzea; hots: jatorria eta ohizkoak.

2) “TURISMO PORTUGALETE” Aplikazioa

Portugaleteko Udalak zerbitzu  teknologikoak zabalagotu nahian 2014an abian jarri zuen Turismo aplikazio bat. Tresna berritzaile hori erabat egokia da komunikazio eta interakziorako zeren eta era horretara, teknologia berriei esker turistei nahiz Portugaleteko herritarrei turismoari eta arlo horretako bitartekoei buruzko informazioa helarazten zaie.  

Tresna hori garatuta, herritarrei eta turistei zuzenduriko lineako zerbitzuak areagotu egiten dira smartphoneak eta tabletak oso erabilgarriak baitira.

Aplikazioa 4 hizkuntza desberdinetan dago eskuragarri (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantzesa). Izan ere, gaur egun gehien erabiltzen diren plataformotan doan eskura daiteke: Apple (Apple Store) eta Android (Google Play). Gailu mugikorretan ere badago, hau da, smartphoneak, tabletak, PCTV, eta abarretan.

Aplikazioaren bidez, Turismoko Udal Webgunearen edukiak ikus daitezke denbora errealean.
Hauexek dira aipagarrienak:

  • Tenperatura eguneratua eta klimatologia
  • Bisitatu beharreko tokiak
  • Ostatuak
  • Ostalaritza
  • Multimedia-galeria
  • Herrira iristeko aukerak
  • Turismo Bulegoaren ordutegia eta kokapena
  • Donejakue Bidea
  • Udaleko Web-kamerarako sarbidea.

Aplikazioak aipatu beharreko alderdi batzuk ditu, esate baterako, geolokalizazioa, Google maps, Google street view eta Google Business photos. Hartara, bisitatu beharreko bitarteko guztiei buruzko laburpen bat du eskura erabiltzaileak. Aurrekoaz gain, entzuketa azalpenezko bat ere badago.  Era berean, GPSk gidatuta zuzenean hel zaitezke joan nahi duzun tokira. Era birtualean eraikinen barnealdean (Turismo Bulegoa) ere sar zaitezke hari esker.

SICTED EGITASMOA: HELMUGAKO TURISMO KALITATEAREN SISTEMA INTEGRALA

Aurtengo berrikuntza da  Portugaleteko Udalak jasoko duela Turismo Ministerioak ematen duen Helmugako Turismo Kalitatearen egiaztagiria.

Egitasmo honek “Helmugako Turismo Kalitatearen Sistema Integralaren” barruan sartu ditu Portugaleteko Udala eta gure herriko beste 8 enpresa edo establezimendu (Gran Hotel Puente Colgante; Portugaleteko Turismo Bulegoa;  Guyma Tabaco-denda; RIALIA Industria Museoa; Bide Ona Aterpea; Nautic Gourmet; Auntz Jatetxea eta Torre Salazar Jatetxea). Horren karietara, egiaztagiri hori lortu dute.

Izendapena lortu dute haien zerbitzuetako kalitatearen kudeaketa eta eguneroko berrikuntza bateratzen dituen prozesuari esker, helburu dutelarik kalitateko turismoa herrira erakartzea.

Honengatik guztiagatik, geuk lortu dugu Espainiak egiaztaturiko Helmugako Turismo Kalitatea duten 166 horietako bat izatea.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00