Albisteak

 
Portugaleteko Udalak duela urte askotatik hona konpromiso sendoa agertu du bere nagusien zahartze aktiboaren alde lan egiteko. Halaber, Gizarte Zerbitzuak baliaturik herritar guztiak autonomoa izatea ere nahi du.

Eguneroko elikadura

Udalak helburu horiek lortze aldera, 1991.urtean nagusiei zuzenduriko San Roke izeneko jantokia inauguratu zuen. Zerbitzuan 60 urtetik gorako nagusiek-emakume zein gizon- eguneroko jatordua bermaturik dute. Ondorioz, ez dute ez janaria erosteko ahaleginik egin behar ezta ezer prestatu ere. Areago, jendeak lagunduta egoten dira.

Zerbitzuaren hartzaileen adinaren batez bestekoa 84 urtekoa da.

Iaz, bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak artatzeko eguneko zerbitzuen barruan (Abegi) dagoelarik, gizarteratzeko zailtasunak dituzten 25 lagun artatu dituzte.

Etxetik gizarte-etxea urrun dutenak edota mugitzeko zailtasun handiak dituztenak garraiatzeko sostengu-zerbitzua ere eskaintzen du zerbitzuak.

Zerbitzu hau 120 bazkaltiarrentzat da eta San Roke gizarte-etxean eskaintzen da, Portugaletek dituen bost gizarte-etxeetako batean, hain zuzen ere.

Familiek asteburuak nagusiekin ematea garrantzizkoa dela ukatu gabe ere, nagusi askok ez dutela familiarik eta beste familia batzuek ere ez dutela astirik agerian dago. Horregatik ere, eta Portugaleteko Nagusien Kontseiluan eginiko eskabideak kontuan hartuta, Udalak erabaki du San Roke jantokiaren zerbitzua zabalagotzea. Orain arte, zerbitzua astelehenetik ostiralera bitartekoa izan da. Aurrerantzean, larunbat nahiz igandean ere emango dugu.

Tailerra

Aipaturiko zentroetan Edadeko egitasmoa, autonomia pertsonala sustatzekoa, hain justu ere, garatzen da. Programak urtearen buruan 56 lantegi baino gehiago antolatzen ditu, besteak beste, oroimena, euskara, osasuna, psikomotrizitatea, kafe-berriketaldia, erlaxazioa, irakurri eta idazteko ariketak, Kinect, sukaldaritza, eskulanak, antzerkia, gimnastika, pintura eta laborterapia.

Nagusien zaintza-lanak eta bizi-kalitatea hobetze aldera, bainuak, ileapaindegiak eta podologia-zerbitzua ere badaude. Nagusien etxeetan oztopo ugari egoteak haiei behar bezalako higienea izatea eragozten die.

Eguneko Zentroa

San Roke gizarte-etxean eguneko zentro bat ere badago, hau da, Autonomia Sustatzeko Zentroa. Bertan, zailtasun handiagoak dituzten 30 nagusik egun osoko arreta jasotzen dute. Nagusi horiek gorengo mendekotasun-maila aitortua izan behar dute.

Zentro hauek, halaber, mendekoak dituztenak zaintzeko zerbitzuak ere badituzte. Alta, badaude zaintzaileentzako autolaguntza-taldeak, formazio-ikastaroak eta autonomia sustatzeko jardunaldiak.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00