Albisteak

 

Proiektu hau, 2014an Portugaleteko Udalak onetsi zuen Historiagunea Biziberritzeko Plan Estrategikoaren jarduketen barruan dago. Helburu du Portugaleteko Historiagunean dauden merkataritza-lokal hutsak eta jardunekoak dinamizatu eta ikusgarri egitea, arte-sormen kolektiboak baliatuta. Hala, esperientzia aberasgarri suertatzen zaio herri osoari udalerrian artea, gizartea eta kultura sustatzen baitira.

Artifizioak proiektuak merkataritza-lokalak itxuraldatu eta aldi baterako laborategi sortzaile bihurtzen ditu arte-habit berriak bailiran. Habitat horietan, hiria nahiz gure ingurunea berriro asmatu, eraiki eta definitzeko aukera dute parte-hartzaileek.

Proiektu hau garatzeko parte-hartzaileak hainbat izan dira; batetik, Portugaleteko Juan Antonio Zunzunegi BHI institutuko Batxilergoko ikasleak eta, bestetik, ondoko lau euskal artista hauek: Ibon Garagarza, Mertxe Periz, Jorge Rubio eta Sonia Rueda.

Artistek benetakoa izan den formazio-prozesu batean institutuko zortzina ikaslerekin jardun dute arte arloko esku-hartzea burutzeko xedez.

Jarduneko lokalak eta erabili gabeak

Edizio berri honetan, esku-hartzeak erabili gabeko lau merkataritza-lokaletan ez ezik jarduneko lau gehiagotan ere egin dira. Izan ere, erakuslehioetan esku-hartze txiki bat egin da.

Hartara, negozio berri batzuetako erakuslehioetan (ileapaindegia, makillaje-denda, garagardo-saltokia edo tatuaje-tailerra) arte-zertzelada batzuk ere egin dira, arte-proiektu horri omenaldi xume bat egin nahian.

Artista gazteek, bestalde, erabili gabeko lau lokalak, hala nola aspaldiko Gárate harategi herrikoia (Victor Chávarri kalearen izkinakoa), poltso eta osagarriak saltzen zituen denda edo betiko kioskoa inspirazio-iturri izan dituzte fatxadetan euren lanak islatu baitituzte.  

Gaineratu beharra dago, halaber, merkatua izan dela lanerako, bitartekaritzarako eta prozesurako gune kolektiboa. Alta, amaiera-jaia ere bertan egin zen.  

Artifizioak Portugaleteko Udalak bultzatutako egitasmoa da, ideia Trocóniz Santacoloma Fundazioarena  izanik. Surposaren  eta Zunzunegi BHI institutuaren laguntza izateaz gain, merkataritza-lokalen jabeak, aurretik aipatutako euskal lau artistak eta Arantxa Pereda, arte-eta hezkuntza-koordinatzaile bat ere izan ditu kolaboratzaile.

 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00