Albisteak

 

Portugaleteko herri-ikastetxe guztiekiko lankidetzan (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak) esku-orri bat prestatu dugu herriak zer-nolako hezkuntza-modalitateak dituen azaltzeko asmoz. Halaber, aurreneko aldiz eskola-ibildeari ekiten diotenak zein ikastetxetan matrikula daitezkeen argitu dizuegu.
 
Aldi honetan egin behar dute eskaera 2 urteko gela batean sartu nahi dutenek eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiteko ikastetxe publiko edo itundu batean aurreneko aldiz sartu nahi dutenek. Halaber egin behar dute eskaera aipatutako maila eta aldi horietan daudelarik, ikastetxea aldatu nahi dutenek.
 
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako 2 urteko geletan dauden ikasleek ez dute eskaerarik egin beharko, ikastetxea aldatu nahi ez badute, behintzat.

Matrikula eskaerak egiteko eta aurkezteko egutegia

  • Matrikula eskaerak eta beharrezko egiaztagiriak aurkezteko epea: urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra.
  • Eskatzaileen zerrenda otsailaren 20an argitaratuko da.
  • Behin-behineko zerrendak martxoaren 1ean argitaratuko dira.
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak martxoaren 14ra arte egin ahal izango dira.
  • Eskaerak ezetsi: martxoaren 14ra arte.
  • Behin-betiko zerrendak martxoaren 22an argitaratuko dira.
  • Bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak apirilaren 11n argitaratuko dira.
  • Behin-betiko zerrenden gora-jotzeak apirilaren 23ra arte egin ahalko dira.

Matrikula eskaerak non eta nola egin
1. Ikasleek eskaera-inprimaki bana eta ikastetxe batean soilik aurkeztu ahal izango dute. Interesatuak izapideak bi eratara egin ahal izango ditu:
a.   On-line: otsailaren 8ra arte, 24:00ak arte. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura Sailak paratutako aplikazio informatikoa erabili behar da. Agiriok eskaneatuta joan beharko dira erantsita: urteko errenta, helbidearen edo lan-tokiaren gertutasuna, ikastetxean ikasi edo lan egiten duten familiakoak, ikaslearen, gurasoen edo neba-arreben desgaitasuna, bestelako irizpideak).
b. Lehenik aukeratzen duzuen ikastetxeko idazkaritzan. Hor eskatzaileak emandako eskaerari dagozkion datuak sartuko dituzte.
2. Hiru ikastetxe aukeratu ahal dira. Eskaera horretan bertan eska dezakezue hizkuntza eredu bat baino gehiago eta lehentasun-ordena ezar dezakezue,  nahiz eta ikastetxe horretan eredu horiek ez egon.
3. Bai on-linen bai ikastetxeko Idazkaritzan eskaera egiten bada, matrikula burutzeko agiriok aurkeztu beharrekoak dira.
Era berean, barematu beharreko egoerei buruzko egiaztagiriak aurkeztu behar dira. Dokumentazio hau epe barruan ikastetxean  aurkeztu behar da. Matrikula eskaerak egiteko epea behin itxita ez da agiri berririk aurkezterik izango. Puntuaziorako balio duen agiririk ez aurkezteak berari dagokion atalean edo azpiatalean zero puntu dakar berekin.

Irizpide horiek erabilita ere, berdinketak iraun badirau, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzaren eskumena duen sailak ezartzen duen ausazko prozedura erabiliko da.Baldin eta, maila eta hizkuntza eredu zehatz baterako, eskaera gehiago baldin badaude plaza baino, herri ikastetxeetako ordezkaritza organo gorenak edo ikastetxe itunduen titularrak barematuko ditu eskaerak, ikastetxeko Eskola Kontseiluak gainbegiraturik.

HIZKUNTZA  EREDUAK

  • A EREDUA: Eskola gaztelaniaz ematen da eta euskara asignatura legez ikasten da.
  • B EREDUA: Eskola euskaraz eta gaztelaniaz ematen da.
  • D EREDUA: Eskola euskaraz ematen da eta gaztelania asignatura legez ikasten da.

ARGIBIDE GEHIAGO

Zalantzaren bat argitu nahi izatekotan, Udalaren Hezkuntza-Gazteria Sailera jo dezakezue (Gizarte-Etxeko hirugarren solairua) edo 94 472 92 22 telefono zenbakira deitu.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00