Albisteak

 

Estalki berriak itsas olatu baten itxura hartuko du, bere Nerbioi itsasadarraren gertutasuna dela eta, herriko itsas-tradizioaren omenez

Portugaleteko Udala azken urteotan egiten dabilen jarduketa-lerro garrantzitsuetako bat bertako haurrentzako aisialdi gune berriak (haur jolastokiak, parke berriak, plaza berriak, jolasguneak, kirol anitzeko eremuak) sortzea da.

Lehen parke estalia, herritarren parte-hartzerako prozesu baten emaitzaren ondoriozkoa izan zen. Izan ere, iazko otsailean inauguratu zen Los Llanosen. Haur-jolasak, saskibaloi-pista, futbito-pista eta petanka ere dituen parke horrek ia-ia 700 metro koadroko estalkia du. Zalantzarik gabe, arrakasta handikoa dela esan dezakegu.

La Canillan estaliko den haur-parkea herritarren parte-hartze prozesu baten emaitzaren ondoriozkoa ere bada, iaz egin ziren aurrekontu parte-hartzaileenak, hain zuzen ere. Herritarren botorik gehien jaso zuen aukerak 150.000 euroko aurrekontua zuen eta haur parke estalkidun bat instalatzekoa zen. Hortaz, La Canilla pasealekuan izango dugu Portugaleten estalita egongo den bigarren haur-parkea. Estalki berriak 225 metro koadroko azalera izango du, ITSAS OLATU baten itxura hartuko duena. Hala, Portugaleko itsas tradizioa omendu nahi dute, Nerbioi itsasadarra zein arraun pabiloia ere hurbil baitaude.

Estruktura metaliko berri honek arkupe kurbadunak eta zeharrargidunak urdin koloreko tonu ezberdinetan izango ditu. Hornidurari dagokionez, estalkiak LED argiteria eta ur-jasotzaileak izango ditu. Haur jolasak guztiz berriak izango dira: 2 dorre, txirristadun, bata, 3,5 metroko altueraduna eta 360 graduko 3 biraduna eta bestea, 2,5 metroko altueraduna eta 360 graduko giro bakarrekoa. Horretaz gain, zubi eta tunelen bitartez lotutako plataforma desberdinak izango ditu, gora egiteko elementuak eta beste jolas berri batzuk ere bai. Haur jolasek segurtasun-neurri egokiak bermatze aldera, goma jarraituko lurzorua izango dute, guztira, 150 metro karratuko azalera hartuko dutelarik.

 

 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00