Albisteak

 

Bizkaiko Zubiak otsailaren 7an ñir-ñir egin zuen nabarmen. Izan ere, egun hartan industrializazioaren eta Bizkaiko burdin-kulturaren ikur historikoari loturiko erakunde nagusiek hasiera eman zioten zubiaren 125. urteurrenari zubiaren argiak era sinboliko batez piztuz. 

Ekimen komun horrek helburu du ahaleginak koordinatzea bisitarien kopurua ahalik eta gehien izate aldera, turismo-eskaintza sendotuz eta zubiaren presentzia Estatuko eta nazioarteko merkatuetan ere handiagotuz. Horren harira, haren balioa azpimarratu nahi dute gizateriaren ondareaz gain, munduko lehen zubi transbordadorea baita. Gaineratu beharra dago, munduko lehen zubi transbordadorea izanik, eta, halaber, Gizateriaren Ondaretzat izendatuta, Frantzian, Ingalaterran, Alemanian eta Argentinan, egun, dauden beste zazpi zubien homologaziorako eta aintzatespenerako eredugarri izan nahi duela. 

Mikel Torres Portugaleteko alkateak adierazi duen bezala, Zubi Esekia gure herriaren eta identitatearen ikurra da. Haren aburuz, “Zubi Esekiak” Bizkaiko historia irudikatzen du ondoko bi arrazoi hauengatik; bata, burdin-kulturaren zati izateagatik, eta, bestea, nabigazio-kultura irudikatzeagatik. Orobat, Zubia burdinaz eginiko eraikina da, Ezkerraldeko industrietan eraldatuz joan zen Mehatzaldeko mendietako meategietako mea berberaz eginikoa, hain justu ere. Bestetik, nabigazio- kulturaren ikurra ere bada zeren eta Bizkaiko industrializazioa eta modernitatea garatu zireneko Nerbioi  itsasadarraren sarreran, prezeski, kokatuta baitago.

Portugaleteko alkateak, halaber, gogoratu du “ Zubi Eskekiak herriko jendearentzat garraiobide bat ere izaten jarraitzen duela baina, egun, zubiaren modernizatzeari esker eta Gizateriaren Ondarearen izendapenari esker herriko ikurra ere badela. Aipagarri da, urtean 100.000 turista erakartzen duela gure herrira.

Bada,2018ko jarduera-egitarauari dagokionez, Bizkaiko Zubia izango dugu Munduko Zubi Transbordadoreen Biltzarraren anfitrioia. Urteurrenak, hortaz, abiaraziko ditu Bizkaiko Zubiaren inguruan eta Euskadi osoaren inguruan epe ertain eta luzera industria-turismoa bultzatzeko programak, proiektuak eta sareak. Honi jarraikiz, urteko azken hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak antolatuko du Industria Turismoaren Foroa.

Aurten kultura-, kirol-eta jai- jarduera ugarik izango dute agertoki gisara Bizkaiko Zubia. Bizkaiko Zubiak berak eta Getxoko eta Portugaleteko Udalek antolatu ohi duten egitaraua oinarritzat hartuta, herritarrek ekitaldi asko izango dute gozagarri. Jarduera-egitaraua urtean zehar zehaztuz joango da eta Bizkaiko Zubiaren edo Zubi Esekiaren www.puente-colgante.com webgunearen bitartez ere egongo da eskuragarri.

 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00