Albisteak

 

Portugalete udalerria prest dago inauteri-jaiak ospatzeko. Portugaleteko kaleak jendez, musikaz, dantzaz eta mozorroz josiko dira egunotan. Otsailaren 9an, haurren inauteriak izango ditugu ikastetxeek desfilea egingo baitute. Otsailaren 14an, Sardinaren Hileta izango dugu jaiei amaiera emateko, hain zuzen ere.

EGITARAUA
Kultura Sailak egitarau berezia antolatu du aurtengo inauterietarako. Inauteriok otsailaren 9an (ostirala), 10:30ean hasiko dira ikastetxeetako desfilearekin.
 
HAURREN INAUTERIAK
Ikastetxeetako ikasleak San Roke plazan elkartuko dira goizeko hamar eta erdietan. Parte hartuko duten ikastetxeak hauexek dira: Ruperto Medina, El Carmen eta Maestro Zubeldia. Guztira 1300 haurrek egingo dute desfilea. Ibilbidea herriko kaleetatik egin ondoren Zubi Alde kiroldegira joango dira. Bertan indarrak berreskuratzeko asmoz, txokolate-jana izango dute prest baita haur-diskoteka bat ere ordu bata eta erdiak arte. 

Aurten, aurreko urteetan ez bezala, desfilea Zubi Alde kiroldegian, aterpean, hain zuzen ere, amaituko da. Estíbaliz Freije Kultura zinegotziaren hitzetan: “ Kiroldegia hautatu dugu haurrek txokolatea har dezaten eta musikaz goza dezaten, data hauetan  euria eta hotza ohikoak baitira. Aurreko urteetako esperientzia aintzat harturik, horixe erabaki dugu. Izan ere, haur batzuk oso txikiak dira eta,eskuarki, eraman ohi dituzten mozorroak haiek eginikoak dira eta janzkiek ez dituzte hotzetik nahiz euri-zaparradetatik babesten. 

 
INAUTERIETAKO DESFILEA
Otsailaren 10ean (larunbata) Inauterietako desfilea izango dugu. Desfilean parte hartu nahi duten koadrilek, elkarteek, ikastetxeek eta abarrek otsailaren 7ra arte dute izena emateko epea. Taldeak betiko moduan San Pedro eta San Ignacio kaleetan elkartuko dira. Desfilea 18:00etan hasiko da eta herriko kale nagusietatik igaro ondoren La Canilla pasealekura iritsiko da. Bertan DJ bat egongo da parte-hartzaileak musikaz hartuko dituena eta 22:30era arte jaia animatuko duena, hain justu ere.

Sari-banaketa 20:30ak aldera izango da. Izan ere, sari-kategoria desberdinen artean 4100 euro bananduko dira: zazpi sari, artefaktorik onenaren sari berezia, 18 urtetik beherako adingabeen talde onenarena, eta abar. Epaimahaiak irizpide hauei jarraikiz emango du epaia: mozorroa, talde-kopurua, gaia, koreografia, animazioa, mozorro-berdintasuna eta abar.

 
INAUTERIETAKO TXITXARRILLOA
Inauterietako txitxarrilloa otsailaren 11n 17:30ean Zubi Alden izango da. 
Txitxarrillora joan ohi direnak animatu nahi ditugu Zubi Aldera ere mozorrotuta joan daitezen dantzaz eta musikaz gozatzera inauteri-giroarekin bat eginda.
 
SARDINAREN HILETA
Otsailaren 14an (asteazkena), 19:30ean Sardinaren hileta egingo dugu. Hala, inauteriei agur egingo diegu datorren urtera arte. Ekitaldian Udalaren Musika Bandak, Pleamar Abesbatzak, Sorozabal Abesbatzak, Barbis Taldeak eta hiletariek parte hartuko dute. Sardina Santa María eliz-kantoitik aterako da eta Portugaleteko erdigunea zeharkatu ondoren Solar plazara iritsiko da. Plazan su emango diote eta su-ikuskizun txiki baten bitartez agur-ekitaldia egingo zaio.

SARDINAK ZUBI ESEKIARI EGITEN DIO OMENALDIA
Inauterietako sardinak Zubi Esekia omendu nahi du zubiak bere 125. urteurrena aurten ospatuko du eta. Izan ere, otsailaren bostetik aurrera Santa Klara kulturtegian egongo da erakusgai. Larunbatean (otsailak 10) Inauterietako desfilean izango dugu ikusgai karroza eta guzti.

HIRITARREN SEGURTASUNA
Mikel Torres alkateak adierazi duen bezala, egunotan beste alderdi batzuetan ere ipini du arreta berezia Udalak. Berebat, gogotik jardungo dute herritarrek segurtasun eta lasaitasun osoz jaiez goza dezaten. Alderdiok bi hauek dira:
a) Hiritarren segurtasuna. Udalak 30 efektibo izango ditu jardunean, alegia, Udaltzainak, Trafiko-jagoleak eta Ordenantzen jagoleak. Haien ardura da jaiegunetan ebasketak, lapurretak, borrokak edo salmenta ibiltari legez kontrakoa ekiditea. Halaber, Udaltzainek jai-esparru osoa zainduko dute kalean alkoholdun edarien kontsumoa eragozte aldera. Hala, adingabeak kontrolatuago egongo dira alkohola-kontsumoari dagokionez. 
Berebat, Ertzaintzak segurtasun-dispositibo bat antolatu du jaien kontrola sendotu eta koordinatzeko asmotan.

 

b) Herriko ibilgailuen zirkulazioa. Inauteriak direla kausa,hainbat kaletan (San Ignacio, Carlos VII. etorbidea, Casilda Iturrizar)trafikoa moztu behar izango dute desfileak eta jaitsierak handik igarotzen baitira.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00