Albisteak

 
Otsailaren 3an, Goya sariak banatzeko ekitaldian, Handia filmak, osorik errodatuta euskaraz,  hamahiru hautagaitza zeuzkalarik, hamar sari eskuratu zituen; besteak beste, aktore berri onenaren saria (Eneko Sagardoy), jantzitegi onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena ere. 

Portugaleteko Udalak azken urteotan eskaini egin ditu zinema ziklo batean pantailaratu diren euskal pelikularik nabarmenenak: Loreak, Amama, Amaren eskuak, Igelak, Neskatoak. Beraz, 2017ko irailean Donostiako Zinemaldian erakutsi zenetik, aurreikusita zeukan Udalak  portugaletetarrei doan eskaintzea gaur arte behintzat historiako euskal filmik sarituena eta ezagunena den hau.

Handia ikusi ahal izango dugu, beraz, euskaraz eta doan, apirilaren 19an (osteguna) bi emanalditan, bata goizean 11:00etan eta bestea arratsaldean 19:00etan, Dock Ballonti zinetokietan.

Erreserba ezazu eserlekua: euskara@portugalete.org.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00