Albisteak

 

Udalak orain dela urte batzuk erabaki zuen zaramaren bilketa pneumatikoaren sistema apurka-apurka abian jartzea. Horretarako, hondakinak jasotzeko eta tratatzeko bi zentral
(Buenavista eta Rivas) eraiki zuen. Egun, zentralok biztanleen % 50i baino gehiagori , hau da, 27.000 biztanleri, ematen diote zerbitzua. 

Argitu beharra dago hondakinak biltzeko sistema hori guztietatik, modernoena, teknologikoena eta ingurumena gehien zaintzen duena dugula.

Sistemari esker, kaleetan ez dago ez edukiontzirik ezta bilketa egiteko kamioirik ere. Ondorioz, herritarrek kaleak eta espaloiak oztoporik gabe dituzte eta gainera, zikinkeriarik gabe.

Honi gagozkiolarik, Portugalete aitzindaria izan da hala Euskadin nola Espainian. Gainera, horrek guztiak inbertsio handia eskatu du kaleak guztiz urbanizatu behar izan direlako.  Egia esan, eginkizuna bikoitza da; batetik, hiria berriztatu egiten dugu eta bestetik, zarama ezin hobeto biltzen da. 

Gaur egun, Hiriko Hondakin Solidoen kopuru osotik % 25 biltzen da birziklatze sistema mota desberdinak direla medio. Iazko datuen aldean, areagotzea  % 3koa dela azpimarratu behar dugu.

Datuak honako hauek dira: 2016. urtean gaikako bilketan 3.334.387 kilo jaso ziren. 2017an, ordea, 3.455.915 kilo.

Gaika jasotzen diren hondakinak hauexek ere badira: arropa (175.000 k/urteko), etxeko olioa (24.384 k/urteko), pilak (1.420 k/urteko). Hauek guztiak, urtean urtean gehituz doaz.

ZARAMA ORGANIKOAREN MURRIZKETA

Portugaleteko Udalaren herritarrek  birziklatzearen alde egiten duten ahalegin horrek oso alderdi on bat ere badu, edukiontzi grisera bota ohi dugun zarama organiko hori murrizten baitu. Izan ere, 2017. urtean % 7,30 gutxitu egin da.

BOSGARREN EDUKIONTZIA

Aurten beste aurrerapauso bat ere emango dugu. Alta, bosgarren edukiontzia paratuko dugu. Gaikako bilketa egiteko edukiontzi pertsonalizatua izango dugu. Bertan etxeko hondakin jakin batzuk (jaki gordinen zatiak edota okela edo arrainki sukaldatuaren hondarrak) birziklatzeko aukera izango dugu.

Hori helburua izanik, azken Udalbatzan zerbitzuaren kudeaketaren esleipena onetsi zuten. Era horretara, Portugaleten egoitza duen Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitateak bosgarren edukiontzia apurka-apurka ezarriko du.

Guztira 40-50 bat edukiontzi paratuko dute etxeko hondakinen zatiki organikoa biltze aldera. Ezkerraldeko eta Mehatzaldeko Zaramaren Mankomunitateak diruz lagunduriko proba moduko esperientzia honek helburu du sistemaren funtzionamendua ebaluatzea gerora behin-betiko ezarri dadin.  

PARTE-HARTZEA BOLUNTARIOA DA

Bosgarren edukiontzia baliatuta, gai organikoa biltzeko esperientzi-proban parte-hartzea boluntarioa  izango da.

Parte-hartzeko interesik duten familiek edukiontzi marroia erabiltzeari buruzko informazioa jasoko dute. Haiei banatuko zaien birziklatzeko kitean honako hauek izango dituzte erabilgarri: plastikozko kubo edo ontzi bat, poltsa biodegradagarriak eta edukiontzia irekitzeko giltza.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00