Albisteak

 

Artatu dituzten herritar gehienak emakumezkoak dira, % 62,22 hain zuzen ere. Adinei dagokienez, adin-tarte guztietakoak direla esan behar da. Hala ere, nabarmendu behar da % 46,59 direla 65 urtetik gorakoak.
Udalaren helburu behinena bada nagusiek batik-bat istripurik edo gorabeherarik izatea ekiditea. Egia esan, askotan gertatzen dira horrelakoak bakardadeagatik, senideak urrun egoteagatik edota eskuragarri dituzten zerbitzuak ezezagunak izateagatik.

ESTIMULAZIO KOGNITIBOAREN ZERBITZUA

Herritarrek laguntza noiz eskatuko zain egon beharrean, estimulazio kognitiboaren zerbitzua garatu dugu. Hori horrela, nagusien etxera hurbiltzen gara zerbitzuak eskaintzera eta beroriek erabiltzera animatzera ere bai.
Azken bost urteotan1.711 familia artatu genuen bitartean 2017.urtean 2.782 izan ziren zerbitzuaren onuradunak; igoera % 63koa delarik.
Artatutako familia guztietatik, 1.169 izan dira aurten lehenengo aldiz gizarte-zerbitzuetara hurbildu direnak.

ZERBITZUAREN KONTSULTAREN ZIO NAGUSIAK
 
Gizarte Zerbitzuetan kontsulta egiteko zio nagusiak hauexek izan dira:

  • Lehenik, zailtasun ekonomikoak. Datu zehatzei dagokienez, % 38,5.

- 587 familia izan dira Gizarte-Larrialdietarako Diru-Laguntzen milioi erdi euro baino gehiagoren jasotzaileak. Zehazkiago adierazteko, % 66,5 izan dira etxebizitzako beharrei (etxegabetzeak ekiditekoak edo argia nahiz berogailua ordaintzekoak) erantzutekoak eta % 23, lehen mailako beharrizanak (gastu sanitarioak, betaurrekoak, audifonoak) ordaintzekoak.

- 400 familiak jaso dute Udal zergei ordaintzeko diru-laguntza, baliabide ekonomiko urri edukitzeagatik.

- Portugaleten, 1.500 familiak kobratzen dute Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta. Egun, Lanbidek kudeatzen du diru-laguntza hori.

  • Bigarrenik, zerbitzuen gaineko informazio-eskaria dugu, % 27,8 hain zuzen ere. Gizarte-langileek berek ematen dute informazio zehatza familiaren beharra balioetsita. Ondoren, haiei zuzenduriko berariazko baliabide egokiena zein den aholkatzen diete. Eskuarki, informazio eske doazenak nagusiak beren menpe dituzten familiak izan ohi dira, zerbitzu publikoen laguntzaz haien zaintza antolatu nahi baitute.
  • Hirugarrenik, % 27 baino gehiago, hain justu ere, pertsonen autonomia hobetzeko edota eguneroko oinarrizko beharren gabeziak (zaintza pertsonala, oinarrizko etxeko jarduerak, mugikortasuna, pertsonak eta objektuak ezagutzea, orientatzea, ulertzea eta aginduak nahiz ataza errazak ulertu eta egitea) asebetetzeko eskariak dira.
  • Laugarrenik, ia-ia % 7, familian edota haurrak artatzeko orduan suertatzen diren bizikidetza-zailtasunak ditugu. Atal honetan ondoko hauek dira aipagarri: bikotekideen arteko harreman-arazoak, emakumeenganako tratu txarrak, haurrak babestea edota hainbat inguruabar direla kausa, ostatua galtzea. Halaber, herritarrak gizarteratzeko beharra eskatzen duten kasuak horren barnean daude.

ARRISKUAN DAUDEN HAURRAK ARTATZEKO TOKIKO MAHAIA

- Gizarte-zerbitzuek eta ikastetxeek Arriskuan dauden Haurrak Artatzeko Tokiko Mahaian elkarlanean egiten dituzten esku-hartzeak aztertzen dituzte. Esku-hartzeok 2017. urtean 104 haurrekin egin ziren familia-zaintza hobetzea helburu izan zutelarik. 
- Esku-hartze sozioedukatiboa egiteko dauden talde biek familiako eta kaleko jardueren bitartez 159 haurrekin eta 129 heldurekin egin dute lan.
- Bi psikologok gurasoek seme-alabekin eduki dezaketen jokamoldeari dagozkionbehar emozionalei erantzuten diete. Aipaturiko kasuez gain, tratu txarrak pairatu dituzten emakumeak edo laguntza behar duten zaintzaileak ere artatzen dituzte. Iaz 57 kasu hartu zuten, osotara, 123 pertsona izan zirelarik. Haietatik % 60 emakumezkoak ziren eta % 40, aldiz, gizonezkoak.

FAMILIA ELKARGUNEA

- Familia-elkargunea Eusko Jaurlaritzaren enkarguz eskaintzen den zerbitzua da 2010ean Udal zerbitzu gisara sortu zenetik. Nolanahi ere, Udal zerbitzu gisara 2002tik dago abian. Elkargunean hausdura arazotsua duten familien adingabeen trukeak edo epaitegiek agindutako bisita ikuskatuak egiten dira. Iaz, guztira, 91 familia artatu zuten.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua 326 familiak jaso du, prestazio-orduak, guztira, 61 mila ordu izan direlarik. Laguntzaileek atentzio pertsonalizatuko zerbitzuak (mugimenduak, garbiketa, elikadura-laguntza) eta higiene-zerbitzuak egiten dituzte etxean bertan.

- Etxean bertan estimulazio kognitiboaren zerbitzua ere ematen da nagusien menpekotasuna prebenitzeko asmoz eta haiek ingurunearekin duten harremana hobetzeko asmoz. 2017an 54 pertsonari eman zitzaion zerbitzua.
- Menpeko nagusien zaintzaileek berek behar dute atentzio eta sostengu handia. Gehienak emakumeak izan ohi dira eta sostengu-talde bat dute, hamabostaldiro Portugaleteko hiru tokitan elkartzen dena, hain justu ere:San Roque, Repélega eta Buenavistako gizarte-etxeetan.
- Iaz San Roke gizarte-etxeko jantokian eguneroko elikadura-beharrak asebete zituzten 138 pertsonak. Hamabi pertsona gehiagok jasotzen dute eguneroko janaria euren etxeetan. Astelehenetik ostiralera ematen zen zerbitzuhori orain asteko zazpi egunetan egongo da irekita.

AUTONOMIA SUSTATZEKO ZENTROA

- Autonomia Sustatzeko Zentroa zaurgarritasun-egoeran (menpekotasun-maila 1 dutenak) daudenei begirako eguneko zentroa da. 30 plaza ditu eta 2017an 37 pertsonari eman zitzaion arreta. Zerbitzuak honako hauek dira: goizean San Roke gizarte-etxerainoko garraioa, gosaria eta jarduerak goizean, bazkaria zentroan bertan, arratsaldeko jarduerak eta jardunaren amaieran etxerainoko garraioa.

UDALAREN EGUNEKO ZENTROA
- Menpekoak direnei zuzenduriko Udalaren Eguneko Zentroak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzaz  iaz 34 pertsona artatu zuen. Gaineratu beharra dago 26 plaza besterik ez dagoela eskuragarri.

URGENTZIAZKO OSTATU-ZERBITZUA

- Urgentziazko ostatu-zerbitzak egunero 24 orduz gaua non eman ez daukatenak artatzen ditu. Arrazoiak anitz izan daitezke: etxegabeak, iragaitzazkoak, tratu txarrak pairatu dituzten emakumeak, familia-gatazkak, etxeko istripuak eta abar. Iaz 34 ostatu-eskari egon ziren; gauak 61 gau izan zirelarik.
ABEGI

- 2017. urtean Abegi eguneko arreta-zerbitzua jarri zen abian. Zerbitzu honi esker, bazterkeria-egoeran daudenek egunez euren elikadura eta higiene behar oinarrizkoak betetzeko aukerarik badute. Izan ere, urgentziazkoak dira egoera horiek. Urtearen buruan hogei pertsonak erabili dute, sei emakumek eta hamalau gizonek. Egonaldiak, guztira, 307 izan dira; 281 bazkari eta 274 afari eskaini dira.
- Harrera-pisua gizarte-bazterkeriaren egoeran daudenei zuzendutakoa da. 2015eko abenduan sortutako zerbitzuhonetan iaz bederatzi pertsonak hartu zuten ostatu.

HERRITARREN PARTE-HARTZEAREN SUSTAPENA

  • Herritarren parte-hartzearen sustapenak Udalaren Gizarte Zerbitzuetan garrantzi handia hartu du. Izan ere, hainbat organo eratu dira helburu hori dutelarik:

- Autonomia Sustatzeko Zentroaren Kontseilua, parte-hartzaileak erabiltzaileak,senideak eta langileak direlarik.
- Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen Kontseilua,  Udalak, erabiltzaileen elkarteek, elkarte sindikalek eta herriko boluntariotza sozialaren elkarteek ostua, hain zuzen ere.
- Berdintasunaren Batzorde Mistoa.
- Nagusien Kontseilua, 2017. urtean Talde Eragile bat sortu zuena, Portugalete Hiri Lagunkoia Nagusiekin egitasmoa bultzatze aldera.

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HIRIA

- Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria. 2014. urtetik hona Portugaletek badu tokiko lana egiten duen talde bat. Herriko hainbat erakundek eta Udalak berak osatzen dute taldea. Azpimarra egin behar da taldea bera izan dela izendapen hori lortzeko bultzatzaile eta eragile nagusia.

Iaz, apirilean, Portugalete hiriak berak jaso zuen “ Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria” izendapenari buruzko jakinarazpen ofiziala.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00