Albisteak

 

Portugaleteko Udalak herriko gizarte-etxeetan zein zona batzuetan doako wifia paratuko du. Epe ertaineko helburua da udalerriko esparru  eta Udal zentro guztiek doako wifia izatea herritarrek erabili eta gozatu dezaten.

Telekomunikazio-kontratu berria apirilaren 1etik aurrera egikarituko denez, udalerriko zonalde eta Udal zentro guztietan doako wifigune berriak egongo dira. Lehendik estaldura zuten tokiek are estaldura handiagoa izango dute.

Portugaleteko Udalak EUSKALTEL SAri esleitu dio Udalaren erakunde autonomoen eta sozietateen telekomunikazio-kontratua.

Kontratu berriak, herritarrei ematen dien zerbitzua hobetu nahian, prestazio ugari du, besteak beste, Udalaren azpiegituren konektibitatea hobetzea, belaunaldi berriko sareak ezarriz joatea eta IP telefoniaren eta zuntz optika ezartzen jarraitzea. 

Honetaz gain, proiektu berri honek  doako Wifi estaldura zabalagotzea ahalbidetzen du. Izan ere, zerbitzu hau jende askok eskatu du Portugaletera hurbiltzen diren bisitariek eta herritarrek Internetekiko konexioa egin ahal izateko haririk gabe eta doan, udalerriko erdiguneetatik eta tokirik jendetsuenetatik, hain zuzen ere.  

WiFigune berriak doan

Hori dela eta, apirilaren 1etik aurrera Wifi-konekzio berriak eta doakoak tokioetan egongo dira:

  • Los Llanos: parkea, futbol-zelaia, frontoien kanpoaldea eta padel pistak (estaliak eta estaligabeak).
  • Rivas: futbol-zelaiko armailak eta aldagelak. (Era horretara, Udalaren kirol-instalazio guztiek Wifi sare doakoa izango dute) • La Florida parkea: erdialdea.
  • Buenavista gizarte-etxea
  • Villanueva gizarte-etxea
  • Repélega gizarte-etxea
  • Santa Klara: estaldura handiagoa

Gaur egun dauden WiFigune publiko berriak eta doakoak

Wifirekin konektatzeko gune berri horiek udalerrian dugun wifi-sarearen osagarri izango dira. Egun, herritarrek wifi dute doan hamaika tokiotan:
San Roke, Buenavista plaza, Mateo Hernández plaza eta Solar plaza, Udal liburutegiko plazan,Santa Klara kulturtegiko anfiteatroan, San Rokeko Gazte Gelan, San Roke gizarte-etxean eta Pando Aisian, Txurrukako Udal igerilekuetan eta Zubi Aldeko ikasgeletan.

Wifi publikoa herritarrek eskatu eta erabili egiten duten zerbitzu bat da. Datuek hala erakusten dute. Iaz, 10.091 herritarrek, hain zuzen ere, erabili zuten eta 2016. urtean, ordea, 7.155 izan dira erabiltzaileak. Nabarmendu behar da saioen % 92 gailu mugikorretatik egiten dela eta % 8 PCetatik. 

Sarbide erraza

Sarbidea oso erraza da. Ez du pasahitzik eskatzen. Udalak eskatzen duen sari haribakoarekin konektatu besterik ez duzu.

Modernizatzeko plana

Este proyecto de mejora en telecomunicaciones es otro de los objetivos recogidos en el Plan de Modernización que el Ayuntamiento de Portugalete está llevando a cabo desde hace unos años. Acciones como ésta, junto a una gestión de calidad y una fuerte apuesta por las nuevas tecnologías, son elementos clave dentro de Ayuntamiento de Portugalete para seguir avanzando en el camino de una administración moderna y eficaz

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00