Albisteak

 

Aurten ere, Rialia Museoak bat egiten du Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizunarekin. Oraingoan, 2018.urtea Europako Kultura Ondarearen Urtea denez, jardueren egitarauak ardatz izango du museoetan gorde, zaindu eta zabaldu egiten den ondare material nahiz immateriala. Hogeita hamar ikastetxek parte hartuko dute hilabete berezi honetan, antolaturiko jarduerak ehun baino gehiago direlarik. Jarduerok askotarikoak izango dira: familientzako tailerrak, haur-jokoak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, txangoak, emanaldiak eta itxasontziz ere egingo diren bisitaldi gidatuak. Horiek horrela, herritar guztien nahiak asebeteko ditugu.

Hortaz, proposamen horretara lerratu nahian, Rialiak martxoaren 10 eta 17ko asteburuetan honako jarduera hauek antolatu ditu:

  • Martxoaren 11n eta 18an (igandeak) doako bisitaldiak egongo dira 13:00etan.
  • *Izena aurretik eman behar da museoan.
  • Martxoaren 10ean eta 17an ateak zabaltzeko jardunaldia izango dugu. Hainbat jarduera eta familia-tailer antolatu ditugu. Martxoaren 17an, hain justu ere, Zubi Esekiaren maketa bat egingo dugu, aurten zubiak bere 125. urteurrena ospatuko du eta. Tailer hauetan parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman behar da plaza kopurua mugatua baita.

"Star Wars" erakusketa berriro ikusgai

Arrakasta handiko erakusketa honek milaka bisitari (4600) izan duenez, apirilaren 8ra arte egongo da ikusgai berriro. Hortaz, Aste Santuko opor-egunetan ere ikusteko aukera egongo da. Era horretara, egun horiek baliatuz, familia osoak gozatu ahalko du, haur nahiz gazteen artean oso arrakastatsua baita.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00