Albisteak

 
Txapelketa ofiziala denez, bertan egiten diren marka guztiak erregistratuak izango dira sailkapen mundialetan kontuan har daitezen eta Madrilen ospatuko den Europako Txapelketan sailkatzeko baliagarriak izan daitezen.

Zenbait kategoriatan Estatuko “kubero” hoberenetariko batzuen aurpegiak ikusi ahal izango ditugu Euskadi Open Portugaleten baina edonork parte har dezake, kuboak egiteko azkartasuna albo batera utzita.

Txapelketa hau Portugaleteko gazte batek antolatua da. Hala ere, Portugaleteko Udalaren laguntza eskuzabala izan duela ere argitu behar da. Ekitaldia burutzeko ezinbesteko sostengua izan da, sariketa hauek herrian egitera ere bultzatu nahi baitu entitateak.

Lehiaketa hau berezi egiten duena Rubik Kuboko Munduko elkarteak (WCA) ohikoak dituen kategoriez aparte, ofizialak ez diren kategoriak ere egotea da. Hala, lehiatu bitartean jokalariek izugarri gozatzen dute.

Ordutegiari eta izen-emateari buruzko informazioa hurrengo WCA orrialde ofizialean izango duzue: https://www.worldcubeassociation.org/…/EuskadiOpenPortugale

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00