Albisteak

 
“Arbolaren Eguna” dela eta, Ignacio Ellacuría parkean ahuakateondo ale gazte bat landatu dugu.

Izan ere, “Lauraceae” familiako arbola dugu alea. 9.000 urteko antzinatasuna du; fruitu jangarrikoa eta jatorriz Mexikokoa da. Arbola haziz joan daiteke 20 metro luze izan arte.

Portugaleteko Udalak, hori eginez, “Arbolaren Eguna” ospatzeko asmoa du. Hori horrela, bigarren ale hau parkean dugunaren ondoan paratuko dugu. Argitu beharra dago jesuitarrek, zein Ignacio Ellacuría parkearen antzinako jabeak izan baitziren, Hego Amerikatik ekarritako ale bereizgarri batzuk ekarri zituztela eta gaur egun portugaletetar guztion gozagarri direla.

Ildo horren harira, Zerbitzu eta Ingurumen Sailak bazter preziatu berde hori zaintzeaz batera, bultzatu ere egin nahi du herritar guztiok tokia goza dezagun. 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00