Albisteak

 

Portugaleteko 2018ko jaietan puxikak saltzen eta artisautza azokan salmenta ibiltarian jardun nahi duten guztiei jakinarazten diegu horretarako eskaera egin dezaketela Udal Erregistro Nagusian eta Herritarren Arretarako Bulegoan , horretarako inprimaki-eredua erabiliz, eta eskaerak egiteko epea iragarki hau Bizkaiko Aldizkari ofizialean argitaratu ondorengo 30 egunetan egongo dela zabalik.

Eskaerarekin batera, agiri hauek ekarri beharko dituzte: NAN, IFZ edo AIZ, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda daudelako egiaztagiria edo, bestela, tributu ordaindu beharrekoen zentsuan alta emanda daudelakoa; bestela, baimena eman beharko diote Portugaleteko Udalari, behar hori betetzen ote duten egiazta dezan. Halaber ekarri beharko dituzte deialdi honen gaineko arauetako esleipen-irizpideak egiaztatzeko agiriak.

Baimendun salgaiak artisautzakoak eta puxikak soilik izango dira.

Artisautza-azokarako baimen-kopurua:

San Roke jaietan (abuztuaren 13tik 17ra bitartean) artisautza-azokan okupatzeko saltoki-kopurua 30 da, seina metro lineal hartzen dutelarik.

Puxikak saltzeko baimen-kopurua:

  • Giako Andra Mariaren egunean: 6 baimen.
  • San Roke jaietan: 10 baimen.
  • San Nicolás jaietan : 4 baimen

Oinarriak (PDF 378KB)
Puxika-saltokia instalatzeko eskaera (PDF 427KB)
Artisautza-azokan saltokia instalatzeko eskaera (PDF 370KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00