Albisteak

 

Edozein herritarrek egunero egiten dituen hamabi jarduera edo ohitura aukeratu dira. Izan ere, jarduera horiek behar bezala eginez gero, gure ingurumena, guregandik gertukoena eta egunerokoa, hain justu ere, zaindu egiten dute. 

Hamabi jarduera edo ohitura horiek honako hauek dira:

  1. Erabili paperontziak
  2. Ureztatzea, astintzea eta eskegitzea
  3. Ibilgailuak bide publikoan
  4. Propagandaren banaketa
  5. Estolderiaren sarea
  6. Kanpoaldeko garbiketa
  7. Hartu gorozkiak
  8. Errespetatu hiri-altzariak
  9. Ez utzi ezer bide publikoan
  10. Birziklatzea
  11. Olioa eta arropa erabilia
  12. Bikleta pneumatikoa

Portugaleteko Udalaren asmoa da herritarrak gure eguneroko ohituretan jokamolde egoki horietaz ohartaraztea. Horretarako, bi jarduketa desberdin egingo dira:

  1. Binetak hilabetez hilabete Udalaren webgunean nahiz herriko prentsan egongo dira ikusgai. Helburu dute hamabi hilabetetan Jokamolde Egokien Dekalogoaz hitz egitea eta herritarren egunerokoan eragin ona izatea. 
  2. Hamabi jarduera edo binetak dakartzaten foiletoak bananduko dira etxe guztietako buzoietan sartuta.

Udalak ekimen hau burutzeko, UTE Portugalete (Ferrovial Servicios eta Asaser) mantentze-lanetarako enpresaren laguntza izan du.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00