Albisteak

 

Herriko euskal dantza-talde guztiak eta eskualde-etxeetako elkarteetako dantza-taldeak elkarrekin arituko dira topaketa batean. Topaketa apirilaren 21ean (larunbata) 19:00etan egingo dugu San Roke plazan. Euririk egingo balu, jarduera Zubi Alde kiroldegian egin beharko litzateke. Talde parte-hartzaileak ondoko hauek dira: Berriztasuna, Andaluziako etxea, Burgoseko Jolas Elkartea, Elai-Alai, Lora Barri, Gaurko Gazteak eta Ikusgarri.

Ekitaldiari hasiera emateko, dantza-taldeetako haurrek elkarrekin dantzatuko dute bi pieza. Ondoren, taldeek euren dantza-trebetasunaren erakustaldi txiki bana egingo dute. Dantza-ikuskizuna amaitzeko, erromeria bat egongo da Ondalan taldeko dultzaineroek girotuta eta Portugaleteko erraldoiek lagunduta.

 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00