Albisteak

 

Bozkatzen duten parte-hartzaileen artean hamar txartelen zozketa egingo dugu:  Bizkaia Zubiko pasabidetik puentinga egiteko bost eta beste horrenbeste, zubiko zutabeetatik ere eskalada egiteko.

Estibaliz Freije Rueda Kultura eta Jai zinegotziak gaur 2018ko San Roke jaiak ordezkatzeko kartela hautatzeko bozketan parte hartzeko epaimahaiak aukeratutako hiru kartelak aurkeztu ditu.
Bozkatzeko epea gaur, apirilak 16 (astelehena) hasiko da eta maiatzaren 4an (ostirala) bozka egiteko azken eguna izango da.
Lehiaketan aurkezturiko zortzi lanetatik hiru kartel aukeratu ditu epaimahaiak. Ondoren, Portugaleteko herritarrek bozkatu egingo dituzte. Botoa aurrez aurre edo telematikoki ere eman daiteke www.portugalete.org Udalaren webgunean edo www.portugaleteON.org. herritarren parte-hartzerako plataformaren bitartez.
Aukeratutako hiru kartelak Santa Klara kulturtegian egongo dira erakusgai (lehen solairua), Pando Aisian eta Udalaren webgunean. Aurrez aurreko botoa astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era eta astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara Santa Klara kulturtegian eman ahalko da. Pando Aisian ere eman daiteke botoa kiroldegia irekita dagoen ordutegian. Lineako botoa emateko www.portugaleteON.org. herritarren parte-hartzerako plataformaren bitartez egin beharko da. Udalaren webgunearen bitartez sartzen dela argitu beharra dago.
Kartelik onenak 700 euroko saria izango du.

Aurtengo berrikuntza da Zubi Esekiaren 125. urteurrena ospatzeko xedez, Bizkaia Zubia babeslea izanik, botoa ematen dutenen artean zozketa bat egingo dugula. Parte-hartzaileen artean bost txartel (5) zozketatuko dira zubiko pasabidetik puentinga egiteko eta beste horrenbeste zubiko zutabeetatik eskalada egiteko. Jarduerok herriko zaindariaren jaietan egin beharko dira. Txartela ez da izenduna ezta besterenezina ere. Hau da, adingabeek ere botoa eman dezaketenez haiei ere suerta dakieke. Dena dela, saridunak nahi duenari laga diezaioke, betiere, adinez nagusia bada.

Bozketaren emaitzak maiatzaren 17an aurkeztuko dira. Hortaz, lehiaketaren kartel irabazlea nor den ere aditzera emango dute. Horren harira, egun berean, zozketa publikoa 11:00etan Santa Klara kulturtegian egingo dugu jakiteko asmoz parte-hartzaileen artean nork irabazi dituen puentinga eta eskalada egiteko txartelak. 

Prentsa oharra (PDF 210KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00